J. Olhagarairen arabera (Arantzeko Ama Birjina eta Ainhoko kapera, Bayonne: Imprimerie de La Presse, 1933), Arantzazuko Andre Mariaren antzinako debotoek, Ipar Euskal Herritik Arantzazura erromes joan ohi zirenek, jaso omen zuten Lapurdiko Ainhoa herriaren gainaldean eta Axulai mendiaren magalean dagoen ermita, “Arantzeko Andre Mariarena” deitua. Behin baino gehiagotan birrindu zuten, Frantziaren eta Espainiaren arteko gerrak tarteko, eta berriro eraiki herritarrek. Ainhoako eta “Arantzeko” Andre Mariaren tradizio osoa Arantzazukoari lotuta dago.
Ainhoak baditu bere abestiak, Arantzeko Andre Mariari eskainiak eta erromesek eta debotoek abesten dituztenak. Hona hiru bakarrik ekarri ditut: Arantzeko Andre Mariarekin batera Arantzazukoa aipatzen dutenak.
Testua: Autore ezezaguna; Salbatore Mitxelena
J. Olhagarai, Arantzeko Ama Birjina eta Ainhoko kapera, Bayonne: Imprimerie de La Presse, 1933, 15. or.
(Ik. Arantzazu, XLII, 1961, 402. zenb., 328. or.)
Doinua: Herri-doinua
Testua: Autore ezezaguna
Arantzazu, IV, 1924, 41. zenb., 289. or. (ik. AranMusArtx, R 33)
Doinua: Autore ezezaguna
Testua: Roger Idiart
Doinua: Roger Idiart
Ezkila, 12. t., Belok: Ed. Ezkila, V 81
– AAB: 168 –
© 2024 arantzazu