Testua: Resurrección Maria Azkue
Musika: Resurrección Maria Azkue
Pasa de chimbos. Zarzuela en dos actos, Bilbao: Imp. de la Revista Euskaltzale, 1898, acto II, escena VIII, 44-47 or.
– AAB: 036

  1. Aloña zaharrak negura ezkero
    urtero-urtero du behintzat,
    burua txuri, kikil bihotza
    eta lainoa txapeltzat;
    gorputz biloiza hozkirritua
    ikusirikan hodeiak,
    zerutik jetsi ta agertzen iatzuz
    betirotu nahirik erraiak.

  2. Haurtxoai amak bularra gorde
    ta ugatzik gabe bezela,
    orduan daude ardi gaixoak
    gose hilgarria dutela.
    Inude bila ardi gaixoak
    itsaso alde dijoaz,
    eta egunero oroitzen dira
    bere Aloña gaixoaz.

    Aloñako artzaia naiz.

R. M. Azkueren Pasa de Chimbos zartzuelaren bigarren ekitaldiko zortzigarren eszenan dago “La canción del pastor de Aloña”. Mendi horren magalean dago Arantzazuko santutegia. Andre Mariaren aurkikuntzaren eta gerokoaren historiari oso lotua dago Aloña: “Aloñako Andre Maria” da Arantzazukoa, eta Aloñako artzainetan Aloñakoena Errodrigo Baltzategiko da Arantzazuko historian, nahiz eta Arantzazuko kantarik jatorrenetan ahuntzaina izan hori, ez artzaina.


AAB: 036