Despedida a la Virgen de Aránzazu

Testua: Bruno Imaz (?) (F. Arrese Beitia)
Musika: Bruno Imaz
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 26) // – AAB: 101

Agur, agur, agur, Maria
agur, agur, guztiz garbia.

Estrofa

  1. Ama Birjina
    gozo-gozoa,
    entzun gaur zerutik
    gure erregua.

    Agur, agur...

  2. Goza Jesus maite,
    bai bihotzekoa,
    goza, Ama Birjina
    Arantzazukoa.

    Agur, agur...

  3. Ama, hartu gaitzazu
    zure itzalpean,
    ez degu bizi nahi-ta
    pekatu artean.

    Agur, agur...

Kanta honen testuaren leloa F. Arrese Beitiarena da, baina estrofak guztiz bestelakoak dira –Bruno Imazek berak idatziak?–. 1897an jaio zen Bruno Imaz Ganzarain (Zaldibian) eta 1972an hil zen. Doinuaren aldetik, ez du zer ikusirik, M. Letamendiak F. Arrese Beitiaren testuari ipinitakoarekin.


AAB: 101