Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko kanta berriak

Aurkibidea


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera

  • 01.- Jose Ignazio Aranaren Abesti-testuak
    • Ama Birjina Arantzazukoari (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari Agur ona edo salbea (1881)
    • Azken agurra Ama Birjinari (1881)
    • Itsasoko izar Birjina (1881)
    • [Arantzazuko Ama Birjina] (1950?)

  • 02.- XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • [Agur, agur, agur, Maria] (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari agurrak (1881)
    • Zortzico a la Virgen de Arantzan-zu (1881)
    • Arantzazuko Birjina Amari erregu bat (1881)
    • Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu (1881/1920?)
    • Arantzazuko Birjinari Laukoak (1881)
    • Zortziko Haundia Maria Arantzazukoari (1881)
    • [Arantzazutik degu albiste berria] (1886)
    • Bertso berriak, Arantzazuko peregrinaziorako jarriak (1886)
    • [Ama maite Mariak] (1886)
    • [Salbe errugabeko] (1886?)
    • a la Sma. Virgen de Arantzazu (~1890)
    • Aloñako artzaia (1898)
    • [Txoragarrizko berri gozoa] (1899)
    • [Ongi etorri gure artera] (1899)
    • [Arantzazuko Ama Maria] (1899)

  • 03.- XX. Mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Zer egun pozgarria (~1910?)
    • Aloña Mendi[ko euskal erregina] (1910?)
    • Arantzazuko Miren Garbiari [obertikia] (1912)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1912)
    • Arantzazuko Ama Birjinari bederatziurrena (1915)
    • Gozos a la Santísima Virgen (1915)
    • Errukiz begira iguzu. Otoia (1917)
    • Arantzazura (1918)
    • Bene-benetan maite zaitugun Ama (1918?)
    • Nere Ama Birjina (1918)
    • Gorantz [dijoaz nere begiak] (1918)
    • Ama laztan bat (1918)
    • Arantzazuko Ama Maite (1918)
    • Arantzan zu?... (1918)
    • [Arantzazun Maria] (~1918?)
    • Arantzazu aldean (1918)
    • Izar eder-eder (1918?)
    • Gipuzkoaren herrizai nagusi (1918)
    • Zure oinetan, Ama (1918)
    • Nere poza Arantzazuko Andre Maria (1918)
    • Agur orbangabeko (1918)
    • Goazen Arantzazura (1918)
    • Aurrera (1918)
    • Zera Zu Jesusen (1918)
    • Goazen poz-alai [Arantazura] (1918)
    • Gipuzkoako zaindariari (1918)
    • Arantzazuko Amari (1) (1918)
    • Arantzazuko Amari (2) (1918)
    • Zaindu zazu, Ama Miren (1918?)
    • Arantzan zu? (1920)
    • Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)
    • Aloñapeko [Ama] (1897 + 1921)
    • Atsekabe Garratzetan (1921)
    • Ene Ama arantzazukoa (1921)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1923)
    • Deitu Zugana...! (1923)
    • Donostiatik etorri gera (1924)
    • Arantzazu aldean (1928)
    • Hainbat edertasun (1929)
    • Himno a la Virgen de Arantzazu, Patrona de Guipúzcoa (1931)
    • Sabatina
    • Aloña mendian (1934)
    • Agur zuri, Birjin Arantzazuko Salve Mater (1935)
    • Gora, gora, Frantziskoren semeak (1935)
    • Eusko Frantziskotar Ereserkia (1935)
    • Otoitza [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko Amari (1) (1935)
    • Arantzazuko Amari (2) (1935?)
    • [Agur, oi Arantzazuko]
    • Arantzazuko anaidiaren eresia (1936)
    • [Euskaldunen Ama Kutun] (1936)
    • Mendi gain-gainean (1946)
    • Arantzazura bidian (1949)
    • Arantzazuko Ama (1949?)
    • Arantzazun berri bat (1950)
    • Oi Arantzazu! (1950)
    • Txoko goxo, Arantzazu (1950)
    • Arantzazura [erromerian] (1950)
    • Arantzazuko Ama (1952)
    • Arantzazu mendiko (1954)
    • Arantzazuko agurra
    • Arantzazuko Amari poz-jarioak (1954)
    • Arantzazuko Ama maite (1956)
    • Otoia (1956)
    • Arantzazuko Birjin laztana (1956)
    • Arantzazuko Ama
    • Aloña. Arantzazuko mendi abestia (1956?)
    • Agur Arantzazuko (1) (1956)
    • Agur Arantzazuko (2) (1956)
    • Arantzazuko Ama Birjinari (1956?)
    • [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko [fraide Gazteak] (1956)
    • Eskaria (1958)
    • Arantzazun (1962)
    • Arantzazu! (1964)
    • Arantzazuko Ama Birjina. Bertsoak (~1970)

  • 04.- Salbatore Mitxelena
    • Zazpi Ahizpatxo (1949)
    • Arantzazuko kanta (1949)
    • Herriarena ala praileena? (1949)
    • [Ermitatxo bat] (1949)
    • Oñatiarrak [Errodrigokin] (1949?)
    • Kristau animak (1949)
    • Zeruak non nahi dun... Hantxe! (1949)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1) (1949-1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (2) (1949-1952)
    • Uxo Mandataria (1947-1952)
    • Ardi txuriak (1949-1952)
    • Egunsentia (1949)
    • Ermitatxoa eidazu... (1949)
    • Aida txuri! aida gorri! (1949)
    • Zazpi ahizpatxo (1947-1952)
    • Arantzan zu? (Zazpi Ahizpatxo) (1949)
    • Lore ta Izar (1947)
    • Hegatan (1949)
    • Sorginak (1949)
    • Boga, marinela (1949)
    • Terranoba kaietan (1949)
    • Itxasoan urak haundi (1949)
    • Zaldibarko neskatxarena (1949)
    • Alargunarena (1949)
    • Zure errukizko (1881-1949)
    • Zuk zer dezu, Arantzazu? (1946-1949)
    • Arantzazu erre zanekoa (1949)
    • Basilika berriarena (1952)
    • Horra Eliza jasoa! (1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (3)
    • Gure Oroitz

  • 05.- Bitoriano Gandiaga
    • [Harkaitzeko elorria] (1959)
    • [Hementxe, hemen dago] (1951-1955)
    • Artaso [lotan] (1972)
    • Aizkorriko kurtzeari (1994)
    • Andre Maria Zeruetako (1993-1999)
    • Andre Mari, zure elorria (1993-1999)
    • Andre Mari Elorriko (1993-1999)
    • Tiriki, tauki, tauki (1972)

  • 06.- Iñaki Beristain
    • Arantzazu Liturgiakoa
    • Txoko Argi, Arantzazu
    • Ez dugu bakerik
    • Oi Arantzazu!
    • Erromesen arreba (1993)
    • Arantzazuko Ama on
    • Amets Kabi (2003)
    • Otoitz Leku (2003)
    • Pizkunde egunsentia (2003)
    • Agur, agur

  • 07.- Arantzazu eta Ainhoa
    • Begira zazu, Maria
    • Arantzako Ama Birjinari (1924)
    • Arantzazurat, Ainhoa gaindi

Bilatzailea

Uxo Mandataria (1947-1952)

Testua: Salbatore Mitxelena
AEP-2, 47-48 or. (OKA-1969, 9. or.)
Doinua: Herri-doinua, Mitxelenak moldatua
AEP-2, 248. or. (ik. OKA-1969, 2. kanta, 8-9 or.)
– AAB: 156, 194, 214, 241, 257 –

  1. Uxo mandataria:
    nondik zatoz, nondik?
    – Nondikan natorkizun?
    Zeru-goi bertatik,
    zuri hestura hortan
    laguntzeagatik
    ta eraman zaitzadan
    Zerura zuzenik.

  2. Uxo mandataria:
    ez det nahi besterik:
    atera nazazula
    hestura hontatik.
    Arren egizu, bada,
    hainbeste nigatik:
    eraman nazazula
    Zerura zuzenik.

  3. Ni aurretik naizela
    hatozkit atzetik.
    Zerurako bidexka
    ondotxo dakit nik.
    Mendi santu batera
    joko degu lehenik,
    handik hegatutzeko
    Zerura zuzenik

  4. Ai uxo gidaria:
    alperrik, alperrik.
    Zu hegan zoazela
    ezin jarraitu nik.
    Ez didazu emango
    beste gidaririk,
    Mendi santu hortara
    naramakeanik,
    handixek igotzeko
    Zerura zuzenik?

  5. Nun dagon Mendi hori
    bada dakianik.
    Hara Errodrigotxo
    gainbehera Aloñatik.
    Hartxek erakutsiko
    neronen partetik
    nondik igo zindezken
    Zerura zuzenik.

AEP-tik jaso dut abesti-testu hau zuzenean. Lehenago Arantzazu aldizkarian argitaratua zuen (XXVII, 1947, 279. zenb., 68. or.), doinu eta guzti, baina 2. eta 3. estrofa gabe, geroago OKA-n bezala –letra etzanez adierazi ditut bi horiek–. Honako aurkezpen-hitzak idatzi zituen orduan: “Arantzazura zetorren erromesen bat galtzen bazan, uxo bat agertzen omen zitzaion bidea erakustera...”. Bestelako aldaketaren batzuk ere egin zituen aldizkariko azken bi ahapaldietan (hemengo 4. eta 5.ean), testua AEP liburura pasatzean, eta gero OKA-ra. Adibidez, honetara dago aldizkarian hemengo 5. ahapaldiaren bigarren partea: “Arek erakutsiko / neronen partetik / nondik igo zindezken / Zerura zuzenik”.

Kanta hau ez da zuzenean Arantzazuri buruzkoa; baina tradizioaren arabera, Arantzazuko erromesek ere kantatzen zuten (AEP-2, 45. or.) eta zuzenean Arantzazuri buruz ere kantatzen zuten Lesakan behintzat (ik. AEP-2, 47. orrialdeko oin-oharra):

Maitia, goazemazu Arantzazu'ra fit,
zu aurrean eta ni narraikizula ondotik.
Usotxua, egizu ainbeste nigatik;
bestela joango naiz laixter mundutik.

Mitxelenak ez du doinuaren jatorririk ematen; herri-kanta da. Bertsolaritzaren datu-baseak doinuaren biltzailetzat ematen du Mitxelena. Arantzazu aldizkarian bi ahotsetara moldatu zuen; AEP-2n (4. doinua, 248 or.) ahots bakarrera eman zuen. OKA-n ere bi ahotsetara argitaratu zuen, aldizkarikoa zerbait birmoldatuz. Ondorengo harmonizatzaileak OKA-ko aldaeran oinarritu ziren.

Estanislao Sudupek jarri zuen kanta hau 4 ahotsetara (AAB: 156) –horixe grabatu zuen 1965ean Arantzazuko koruak–. Martzelino Idoiagak organoko laguntza ipini zion (ik. OKA/Id, 2. kanta; AAB: 257).

Jose Maria Ibarbiak, kanta honen kopia –kopia hutsa– bere bilduman jasotzeaz gain (Arantzazukoak, 8. kanta, 5. or.), bestelako forma ere eman zion doinuari, “Maite zaitut” izen ezustekoko kanta sortuz (Arantzazukoak, 21. kanta, 17. or.). Bertan jaso zituen estrofak laburragoak dira, ordea –oin bana falta zaie, batean azkenekoa eta bestean aurrenekoa–; ez AEP-n eta ez bestelako iturrietan ageri dira beren horretan, baina Mitxelenaren kantaren lehen hiru ahapaldietan aurki daitezke hemengo ideiak eta esamoldeak. Honetara daude Arantzazukoak sortako partituran:

– Uxo mandataria
nondik zatoz nondik?
– Nondikan natorkizun?
Zeru goietatik,
zuri hestura hortan
laguntzeagatik.


– Zu hegan zoazela
ezin jarraitu nik;
mendi santu batera
heldu nahi nuke nik,
handik hegatutzeko
Zerura zuzenik.

Kantaren aldaera honek –testu eta doinu– galderak sortzen ditu. Beste aldaera ezagunaren Arantzazu aldizkariko edizioa baino (1947) lehenagoko fasekoa dirudi. Baina orduan nolatan dago Arantzazukoak kanta sortan, hori 1950-1951 urte ingurukotzat jotzekoa baldin bada? Fase zaharragoko kantaren testua aukeratu zuen, agian konturatu gabe fase berriagokoa ere bertan zuela, titulu ezberdinarekin.


AAB: 156

AAB: 194

AAB: 214

AAB: 241

AAB: 257

© 2023 arantzazu