Arantzazu (kantaren tit.)
Testua: Bitoriano Gandiaga
Musika: Jesus Mari Sagarna
Jesus Mª Sagarna, Orbelaun. 3. Arantzazu, Basauri: Ediciones musicales, 2002, 5-8 or.
– AAB: 182 –
- Hementxe, hemen dago nire kabia,
pioz beterik, ondino,
lurretik urrun, zerutik hurbil,
lumaz beterik, goraino. - Kantari jaso nintzen
hegada batean.
Lorak izan nituan,
erruz, barrenean
hegada batean. - Gauzak argi ta eder
ikusi nebazan.
Mila belar berri ta
mila lora landan
ikusi nebazan.
Ortura fraideak, ortura alai....
Dalan, dalan, dalan...
Gandiagaren hiru olerkiren ahapaldiak bateratu ditu hemen musikariak, bere erara egokituta: “Hementxe dago kabi epela” (5. ahap.), “Kantari jaso nintzan” (1. eta 2. ahap.) eta “Txorien erromeria” (4. ahapaldiaren 1. lerroa). Gainera “Dalan, dalan, dalan” epifonema sartu du musika-konposatzaileak.