Testua: Salbatore Mitxelena
S. Mitxelena, Arraun eta Amets, Zarautz: Itxaropena, 1955, 103-104 or.; 
S. Mitxelena, Idazlan guztiak-I, Arantzazu: EFA, 1977, 122-123 or. (OKA-1969, 21. or.)
Doinua: Herri-doinua (Mitxelenak moldatua)
OKA-1969, 8. kanta, 20. or. // – AAB: 127, 179, 220, 263

Lurrean lore zinan,
lore garbi lirain;
zeruan izar zera,
izar argi orain.

  1. Ama: ni ere lore
    nadila gaur hemen;
    eta zeruan izar
    heriotz ondoren.

  2. Ama: guziok lore
    gadila lurrean;
    eta zeruan izar
    Zurekin batean.

  3. Ama, zure usaia
    zabaldu guregan,
    eta zure argia
    gure ilunpean.

Arraun eta amets liburuan, “Lore ta izar” tituluarekin argitaraturiko olerki luzeagoaren zatia da hau. Bere ama hilberriari eskaini zion Mitxelenak olerkia. Arantzazuko Andre Mariari egokituta, Arantzazu aldizkarian argitaratu zuen aurrenekoz –3 ahapaldi– (XXVII, 1947, 278. zenb., 41. or.), doinu eta guzti, OKA-n jaso aurretik. M. Idoiagak organoko laguntza ipini zion (OKA/Id, 8. kanta; AAB: 263). F. Ibarrondok 4 ahotsetara harmonizatu zuen OKA-ko kanta, 1965ean Arantzazuko koruak grabatua. 1997an Arantzazu. Ameskabi, otoizleku CDan grabatzeko beste konponketa bat egin zuten –I. Beristainek?– (ik. Arantzazuko korua, IV. Maria, 11. kanta): musikaren moldaketa eginez, alde batetik, eta, bestetik, hirugarren estrofa gaineratuz. “Lore eta izar” du titulua partituran, baina “Lurrean lore zinen” CDan.


AAB: 127

AAB: 179

AAB: 220

AAB: 263