Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko kanta berriak

Aurkibidea


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera

  • 01.- Jose Ignazio Aranaren Abesti-testuak
    • Ama Birjina Arantzazukoari (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari Agur ona edo salbea (1881)
    • Azken agurra Ama Birjinari (1881)
    • Itsasoko izar Birjina (1881)
    • [Arantzazuko Ama Birjina] (1950?)

  • 02.- XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • [Agur, agur, agur, Maria] (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari agurrak (1881)
    • Zortzico a la Virgen de Arantzan-zu (1881)
    • Arantzazuko Birjina Amari erregu bat (1881)
    • Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu (1881/1920?)
    • Arantzazuko Birjinari Laukoak (1881)
    • Zortziko Haundia Maria Arantzazukoari (1881)
    • [Arantzazutik degu albiste berria] (1886)
    • Bertso berriak, Arantzazuko peregrinaziorako jarriak (1886)
    • [Ama maite Mariak] (1886)
    • [Salbe errugabeko] (1886?)
    • a la Sma. Virgen de Arantzazu (~1890)
    • Aloñako artzaia (1898)
    • [Txoragarrizko berri gozoa] (1899)
    • [Ongi etorri gure artera] (1899)
    • [Arantzazuko Ama Maria] (1899)

  • 03.- XX. Mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Zer egun pozgarria (~1910?)
    • Aloña Mendi[ko euskal erregina] (1910?)
    • Arantzazuko Miren Garbiari [obertikia] (1912)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1912)
    • Arantzazuko Ama Birjinari bederatziurrena (1915)
    • Gozos a la Santísima Virgen (1915)
    • Errukiz begira iguzu. Otoia (1917)
    • Arantzazura (1918)
    • Bene-benetan maite zaitugun Ama (1918?)
    • Nere Ama Birjina (1918)
    • Gorantz [dijoaz nere begiak] (1918)
    • Ama laztan bat (1918)
    • Arantzazuko Ama Maite (1918)
    • Arantzan zu?... (1918)
    • [Arantzazun Maria] (~1918?)
    • Arantzazu aldean (1918)
    • Izar eder-eder (1918?)
    • Gipuzkoaren herrizai nagusi (1918)
    • Zure oinetan, Ama (1918)
    • Nere poza Arantzazuko Andre Maria (1918)
    • Agur orbangabeko (1918)
    • Goazen Arantzazura (1918)
    • Aurrera (1918)
    • Zera Zu Jesusen (1918)
    • Goazen poz-alai [Arantazura] (1918)
    • Gipuzkoako zaindariari (1918)
    • Arantzazuko Amari (1) (1918)
    • Arantzazuko Amari (2) (1918)
    • Zaindu zazu, Ama Miren (1918?)
    • Arantzan zu? (1920)
    • Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)
    • Aloñapeko [Ama] (1897 + 1921)
    • Atsekabe Garratzetan (1921)
    • Ene Ama arantzazukoa (1921)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1923)
    • Deitu Zugana...! (1923)
    • Donostiatik etorri gera (1924)
    • Arantzazu aldean (1928)
    • Hainbat edertasun (1929)
    • Himno a la Virgen de Arantzazu, Patrona de Guipúzcoa (1931)
    • Sabatina
    • Aloña mendian (1934)
    • Agur zuri, Birjin Arantzazuko Salve Mater (1935)
    • Gora, gora, Frantziskoren semeak (1935)
    • Eusko Frantziskotar Ereserkia (1935)
    • Otoitza [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko Amari (1) (1935)
    • Arantzazuko Amari (2) (1935?)
    • [Agur, oi Arantzazuko]
    • Arantzazuko anaidiaren eresia (1936)
    • [Euskaldunen Ama Kutun] (1936)
    • Mendi gain-gainean (1946)
    • Arantzazura bidian (1949)
    • Arantzazuko Ama (1949?)
    • Arantzazun berri bat (1950)
    • Oi Arantzazu! (1950)
    • Txoko goxo, Arantzazu (1950)
    • Arantzazura [erromerian] (1950)
    • Arantzazuko Ama (1952)
    • Arantzazu mendiko (1954)
    • Arantzazuko agurra
    • Arantzazuko Amari poz-jarioak (1954)
    • Arantzazuko Ama maite (1956)
    • Otoia (1956)
    • Arantzazuko Birjin laztana (1956)
    • Arantzazuko Ama
    • Aloña. Arantzazuko mendi abestia (1956?)
    • Agur Arantzazuko (1) (1956)
    • Agur Arantzazuko (2) (1956)
    • Arantzazuko Ama Birjinari (1956?)
    • [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko [fraide Gazteak] (1956)
    • Eskaria (1958)
    • Arantzazun (1962)
    • Arantzazu! (1964)
    • Arantzazuko Ama Birjina. Bertsoak (~1970)

  • 04.- Salbatore Mitxelena
    • Zazpi Ahizpatxo (1949)
    • Arantzazuko kanta (1949)
    • Herriarena ala praileena? (1949)
    • [Ermitatxo bat] (1949)
    • Oñatiarrak [Errodrigokin] (1949?)
    • Kristau animak (1949)
    • Zeruak non nahi dun... Hantxe! (1949)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1) (1949-1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (2) (1949-1952)
    • Uxo Mandataria (1947-1952)
    • Ardi txuriak (1949-1952)
    • Egunsentia (1949)
    • Ermitatxoa eidazu... (1949)
    • Aida txuri! aida gorri! (1949)
    • Zazpi ahizpatxo (1947-1952)
    • Arantzan zu? (Zazpi Ahizpatxo) (1949)
    • Lore ta Izar (1947)
    • Hegatan (1949)
    • Sorginak (1949)
    • Boga, marinela (1949)
    • Terranoba kaietan (1949)
    • Itxasoan urak haundi (1949)
    • Zaldibarko neskatxarena (1949)
    • Alargunarena (1949)
    • Zure errukizko (1881-1949)
    • Zuk zer dezu, Arantzazu? (1946-1949)
    • Arantzazu erre zanekoa (1949)
    • Basilika berriarena (1952)
    • Horra Eliza jasoa! (1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (3)
    • Gure Oroitz

  • 05.- Bitoriano Gandiaga
    • [Harkaitzeko elorria] (1959)
    • [Hementxe, hemen dago] (1951-1955)
    • Artaso [lotan] (1972)
    • Aizkorriko kurtzeari (1994)
    • Andre Maria Zeruetako (1993-1999)
    • Andre Mari, zure elorria (1993-1999)
    • Andre Mari Elorriko (1993-1999)
    • Tiriki, tauki, tauki (1972)

  • 06.- Iñaki Beristain
    • Arantzazu Liturgiakoa
    • Txoko Argi, Arantzazu
    • Ez dugu bakerik
    • Oi Arantzazu!
    • Erromesen arreba (1993)
    • Arantzazuko Ama on
    • Amets Kabi (2003)
    • Otoitz Leku (2003)
    • Pizkunde egunsentia (2003)
    • Agur, agur

  • 07.- Arantzazu eta Ainhoa
    • Begira zazu, Maria
    • Arantzako Ama Birjinari (1924)
    • Arantzazurat, Ainhoa gaindi

Bilatzailea

Arantzazura (1918)

Ibildeun-ereserkia

Testua eta musika: Jose Arrue
Zenbait, Arantzazu. Homenaje filial a Ntra. Señora de Aránzazu..., 76-77. or.
– AAB: 075-078, 054, 360-362 –

 

Korua

[Donostiatik] gatoz
gaur Arantzazura,
Mariaren aurrean
otoitz egitera.
Fedea sendotuta
burnia bezela,
*etsaiak botatzeko
danak, danak, behera*. (bis)

Estrofak

  1. Inpernua zapaldu,
    mundu txarra astindu,
    Luziferren lagunak
    betiko garaitu.
    Jesus eta Mariak
    gaitzala gu zaindu
    euskal herrietako
    semeok nahi degu.

    Agur, agur, agur, Maria
    Agur, agur, agur, Maria.

  2. Ama, ama maitea,
    gaurko egunean,
    guri begira dago
    arantza gainean.
    Goazen arantza ondora,
    goazen arin danok,
    Mariaren eskuan
    jartzera bihotzok

    Agur, agur, etc.

  3. Maite zaitue, Ama
    kristau herrietan,
    toki eder bat dezu
    euren bihotzetan;
    baina ondo dakizu
    gogoz ta benetan
    maitatzen zaituela
    euskal herrietan.

    Agur, agur, etc.

Jose Arrue frantziskotarraren Arantzazuko erromes-kanta klasikoa da hau, “Arantzazuko Ama Birjina” eta “Agur, agur, agur, Maria” baino berriagoa baldin bada ere. Sortu zuenean, Arantzazuko koruaren eta mutikoen musika-bandaren zuzendaria zen Arrue. Herrietako erromes-taldeek Arantzazura iristean abestu izan dute urte askotan.

Kantaren jatorrizko eskuizkribua ez dugu ezagutzen. 1918an Arantzazuko Andre Maria Gipuzkoako zaindari izendatu zutenean sortu zuen Jose Arruek, hitz eta doinu, eta badirudi lehenbizikoz ospakizun haren kariaz ateratako liburuan agertu zela, musika eta guzti. Seguruenik 1918ko urtean bertan egin zituen kantaren bi edizio ezberdin, Donostiako Casa Erviti-ren bitartez: Batetik, partituraren 6 orrrialdeko edizio dotorea, barnean euskarazko eta gaztelaniazko testua (koruaren sarrera eta lehen estrofa) duela; aldi berean esku-orri edo diptiko txikian argitaratu zuen kanta, partitura eta guzti, euskarazko eta gaztelaniazko testu osoarekin.

Ondorengo urteetan ere maiz ageri zaigu kanta hau esku-orritan argitaratuta –horietako batzuk Arantzazuko Literatur Artxiboan jasota daude–: Donostiarrentzakoa (REA/JK, 82bis or.) –testua osorik baina estrofak ordenaz trukatuta–, oñatiarrentzakoa (REA/JK, 76. or.) –kanta osorik–, zarauztarrentzakoa (REA/JK, 77. or.) –koruarena eta lehen estrofa bakarrik–, mondragoetarrentzakoa (REA/JK, 74. or.)... Azken honetan, koruaren sarrerarekin batera, bigarren estrofa aukeratu zuten eta beste estrofa bat gaineratu, jatorrizkoan ez datorrena; hona hemen:

Besuak zabal-zabal,
guri begiraka,
atozte, dio amak,
atozte nigana.
Bai Arantzazuko Ama,
hor gatoz zugana,
laster helduko gera,
Amatxo laztana.

1920ko beste liburuxka batean, erromesentzako argitaratuan, Arantzazura bidezkundeko abestiyak izenekoan (ik. Bibliografia) aurrena dator kanta hau; berdin 1928ko antzeko Arantzazu abesti-liburuxkan ere, partitura eta guzti, Arantzazuko beste kanta klasikoekin batera. Bestelako kopia berezia da 1927koa, eskuz idatzia, Gasteizko erromesentzakoa nonbait –“Gazteitzetik gatoz”–, partitura eta guzti; data: “Vitoria, 9-4-1927”; Eresbil-en aurki daiteke orri solte hori, atzealdean “Arantzazuko Ama Birjina” kantaren testua duela.

Koruarentzako hasierako ahapaldiaz gain, batzuetan lehen estrofa bakarrik edota aurrena eta hirugarrena aukeratu ohi dituzte horrelakoetan. Ogei kanta Arantzazuko (OKA) liburuak ere jaso zuen Arrueren kantaren testua, eranskinean eta doinurik gabe, lehen estrofarekin bakarrik. Arantzazu aldizkariak ere behin baino gehiagotan jaso izan du kanta honen testua bere orrialdeetan (1983, 1986, 1988an bi aldiz), zuzenean OKA-tik hartuta.

B. Aranburuk bere Colección de cantos religiosos / Eliz Abesti sorta... libururako (1947) aukeratu zuen kanta hau (324-325 or.), “A Aránzazu venimos / Gure erritik gatoz” tituluarekin (euskaraz eta gaztelaniaz, koruarena eta lehen estrofa); baina Arantzazutik kanpo ere abestu ahal izateko edo, koruaren ahapaldiarentzako bestelako hasiera hau asmatu zuen:

Ama guztiz garbia,
gatoz zure aurrera
herri hontako kristauak
otoitz egitera.
::::::::::::::::::::

Arrueren abesti-testua Ignazio Aberasturik moldatu zuen gaztelaniara: “A Aránzazu venimos”. 1918ko lehen edizioan ageri da euskarazkoarekin batera. Honetara da koruaren ahapaldia:

A Aránzazu venimos,
que aquí tiene su altar,
la Virgen protectora
del eúskaro solar;
y en fe encendida el alma
el pecho en santo ardor,
juramos a María
puro y eterno amor.

1927an argitaratu zuten berriro osorik erdarazko testua Arantzazu aldizkarian (VII, 76. zenb., 262. or. ), lehen lerroak zerbait aldatuta:

A Aránzazu corramos,
donde se ve brillar
la Estrella protectora
del éuscaro solar.

Arrueren lehen doinu eta harmonizazioaz gain bestelako harmonizaziorik ere badu kantak. Arruek berak musika-bandarako moldatu zuen, berak zuzentzen zuen Arantzazuko mutikoen bandarentzat, noski (AAB: 360-361); horren jatorrizko eskuzko partitura (6 orrialde) Eresbilgoa izan daiteke (A106/A-075); bigarren kopia-edo Arantzazuko Musika Artxiboan dago (D 25), autorearen izenik gabe, eta norbaitek “Arregi”-rena izango ote zen uste izan zuena. Jose Mari Arregi frantziskotarrak bere aldetik beranduago harmonizatu zuen kanta (S.S. 21-VIII-41 dataz): ahots bakarra eta organoko laguntza, batetik, eta bestetik, orkestrarako moldatua.

M. Idoiagak Arrueren doinuaren eta harmonizazioaren bi kopia egin zituen eskuz: batetik, Arantzazuko Amari sortako 3. kanta (6-8 or.), eta, bestetik, Cantos de Arantzazu sortakoa (60. kanta), partituraren azpian, Aberasturiren gaztelaniazko testua ere jasoz (koruarena eta lehen estrofa).


AAB: 075-078

AAB: 054

AAB: 360-362

© 2023 arantzazu