Testua (errezitatua): Iñaki Beristain
Arantzazu musikaren mendeetan. 2. siglos XIX.-XX. mendeak (CDa eta liburuxka), Arantzazu, 2005, 230. or. eta 13. kanta
Organoko pieza: Gotzon Aulestia
Erromesaren otoitzak
harkaitzak zartatzen ditu,
eta harkaitzetik sortzen den argia,
ezinaren bihotzera sartzen da.
Eta argiak itxaropena margotzen du
bihotzeko beiratean.
Arantzazun dena da gora,
etorkizun berri baten asmora.
Kultura, otoitza, natura...
guztia berri berpiztu baten
indar berrizko kantu da.
Erromesa joango da etorri den bidetik,
baina bideko harkaitzak loraz jantziko ditu.
Esperantzaren euri gozotan
harkaitzeko elorri zaharrak
pazko goizez loratuz.
Aurreko biak bezala, testu hau 2003ko Donostiako Musika-Hamabostaldirako Gotzon Aulestiak konposaturiko organo-piezaren laguntza poetikotzat idatzi zuen I. Beristainek. Testua bera ez dago musikatuta. Honetara dio Aulestiaren partitura liburuak: “Arantzazuri, Frantziskotarren V. Mendeurrenean, Donostiako 64. Hamabostaldiaren enkarguz, 2003”.
AusArt Records ekoiztetxeak grabatu zuen: Jose Manuel Azkue organo--jole, I. Beristain errezitatzaile.