Testua: Bitoriano Gandiaga
B. Gandiaga, Hiru gizon bakarka, Donostia: Elkar, 1991 (2. ed.), 164. or.
Arantzazu, LIV, 1974, 517. zenb., 138-140 or.
Musika: Pello Zabala (Artxibo pertsonala) // – AAB: 171

  1. Elgea mendiko
    Biurgain ondoan,
    Artaso lotan dago,
    lo geldi maltsoan.

  2. Jentilen ama bizi,
    tuntur eta magun,
    sortalderantz etzin zen
    eder eta bigun.

  3. Pagadian pagoak,
    zelaian belarra.
    Dolmen gerta zitzaion
    bistan duen bularra.

  4. Nik ez dut esnatuko,
    baina bai maitatu;
    baina bai darion lehen
    arnasatik hartu.

  5. Eta bedeinkatu
    –ta, hala bitza Jaunak–,
    Sanbernardoz Artason
    dantzatzen diranak.

Poema-kanta hau ez da Arantzazuko Andre Mariari eskainia edo erromesentzako egina, baina bai Arantzazu sakonekoa: Gandiagak berak hala sentitzen baitzuen Artaso. 1972an-edo idatzi zuen berak olerkia; lehenbizikoz argitaratu, berriz, 1974an Hiru gizon bakarka liburuan, “Artasoko salmoen” artean, eta urte berean Arantzazu aldizkarian. Lau ahotsetara musikatu zuen Zabalak; argitaratu gabe dago partitura, beraren artxiboan.


AAB: 171