Testua (errezitatua): Iñaki Beristain
Arantzazu musikaren mendeetan. 2. siglos XIX.-XX. mendeak (CDa eta liburuxka), Arantzazu, 2005, 28. or., eta 11. kanta
Organoko pieza: Gotzon Aulestia
Grina baten emaitza
da Arantzazu:
harkaitzak sutan,
mendiak bizi,
ametsa gori.
Oiza, Oteiza, Muñoz, Eulate...
grinari eliza egin diote.
Villasante, Mitxelena, Gandiaga...
euskararen harkaitzari
batasunaren elorri-lorea
ernarazi diote.
Natura, fedea, kultura...
Harkaitz hauetan borborka
irakiten ari da grinaz
herri baten ametsa.
Testu hau 2003ko Donostiako Musika-Hamabostaldirako Gotzon Aulestiak konposaturiko organoko musika-piezaren laguntza poetikotzat idatzi zuen I. Beristainek. Testua bera ez dago musikatuta. Honetara dio Aulestiaren partitura liburuak: “Arantzazuri, Frantziskotarren V. Mendeurrenean, Donostiako 64. Hamabostaldiaren enkarguz, 2003”.
AusArt Records ekoiztetxeak grabatu zuen: Jose Manuel Azkue organo--jole, I. Beristain errezitatzaile.