Himno a la Provincia Franciscana de Cantabria
Testuaren autorea: Ignazio Omaetxebarria (?)
Musika: Joan Jose Ndad. Garmendia
Zenbait, Homenaje. A la Seráfica Provincia de Cantabria..., 374-376 or.
– AAB: 353-355 –
Gora, gora, Frantziskoren semeak,
gora ditzagun haien izenak,
Egitez eta hitzez Euskal Herrian
kristau gogoa indartu zutenak...
Jarraitu ditzagun haien bideak
haien ondorengo geradenak,
gure herrian Arantzazu-pakea
zabaldu dezan gure Ordenak.
Estrofa
Begira gauzkazu, begira zuri,
bedeinka gaitzatzu, Birjin(a) zaindari!
Zure babesean sendo ta garbi,
gordeko al dezu gure Euskal Herri!
Hau iristearren gaude hemen berriz,
asaben bideak berritu nahirik.
Gorazarrearen erdarazko tituluari begiratuz –“Himno a la Provincia franciscana de Cantabria”–, fraideei zuzendua behar luke; baina estrofari begiratuta, gehiago da Arantzazuko fraideek beren zaindari duten A.M.-ri zuzenduriko otoitza. Euskarazko olerkia eta gaztelaniazkoa (T. Martín-ek idatzia) ezberdinak ziren, baina neurri berdinekoak. Horien gain idatzi zituzten beren konposizioak J. J. Ndad. Garmendiak –euskarazkoaren gain–, eta L. Zelaiak eta G. Baltzategik –gaztelaniazkoaren gain–. Hiru partitura horiekin batera (378-379 or.) dago gai berberaz ari den Jose Arrueren “ereserkia”, berak idatzitako olerkiaren gain sorturiko musikarekin. (Ondorengo orrialdean ikus daiteke).