Testua eta musika: Jose Olaizola Gabarain
Eskuzko partitura (Eresbil, E/OLA-08/R-069; E/OLA-08/R-06)
– AAB: 073 –
Agur, Arantzazu:
Euskaldunen Ama.
Amatxo laztana! (bis)
Oroi zadi seme hau
zurea dezuna. (bis)
“Jose Olaizola. Arantzazu. Dagonilla 7-62” dago sinatuta eta datatuta kanta honen eskuzko partitura. Badirudi Arantzazun egunen batzuk ematen--edo zegoeneko batean konposatu zuela J. Olaizaola zaharrak –ordurako bazituen 79 urte–; testu eta doinu, konposatu ere. Arantzazuko koruak kantatzeko konposatu zuen seguruenik, organo eta guzti. Hala ere, ez dirudi inoiz abestu duenik. Santutegiko Musika Artxiboan ez dut aurkitu horren partiturarik; Eresbil-en bai, ordea, bi kopiatan.