Testua: Iñaki Beristain
Arantzazu, LXXX, 2000, 810. zenb., 17. or.
Doinua: Pello Zabala (konponketa)
Arantzazuko korua, IV: Maria, 10. kanta // – AAB: 176

  1. Agur, Arantzazuko gure Andre Mari,
    herri behartsu bat datortzu kantari.
    Bakea du amets, bakea gurari.
    Emaiozu bake, bake, zure herriari.

  2. Arantzazurako bidea aldatza,
    bakearena ere halaxe da latza.
    Zure deiak, Ama, gora garamatza,
    Zuk goza dezazun gozoz gorroto garratza.

  3. Zu tarteko zinen eskuak elkartzen,
    Oñatz ta Ganboa bakean ezartzen.
    Herri hontan zure eskua behar zen
    etsai zebiltzanak, pozez bakera behartzen.

  4. Senideak izan ta ezin ulertu,
    denok bakea nahi, tirabirak lehertu,
    bizi ezinean bizitzen aspertu:
    hau gerta dakion, esan, herri honek zer du?

  5. Ama, zuk argitu gu, ilun gaude ta,
    zure onginahian har guretzat beta.
    Ez gaitezen bizi suminez erreta,
    emaguzu, arren, eman elkarren arreta.

  6. Gure Ama ona, zeuk esan Jesusi:
    “Ez dute bakerik, Semea, ikusi”.
    Hark jarriko digu bakea nagusi
    ta biziko gara pozik arazo ta guzi.

AAB: 176