Testua: Salbatore Mitxelena; Autore ezezaguna
Doinua: Herri-doinua
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 35)
– ik. AAB: 250 –
- Zazpi ahizpatxo dira euskaldun Birjinak,
zein baino zein beltxaran, zein baino zein pinak.
Hartu bitza sei ahizpen (seiren) eskuminak,
danetan gazteenak, danetan txikinak! - Gure Iñigo Santua begira zerutik,
zure euskaldun jendea zugana hurbildurik,
bere negar-malkoak zugan gurtu [sic] nahirik,
ez zaitu behin e' ahaztuko, ez zure Euskal Herrik. - Badu Euskal Herriak bihotzan sarturik,
berak atera ezina arantza aspalditik;
erne zaiozu, Iñigo, erne bai zerutik,
ta zure eusko odolari ez uka errukirik.
Arantzazuko Musika Artxiboan bada partitura txiki bat, paper-puska soltean eskuz idatzia, “Zazpi aizpatxo” titulua duena (AranMusArtx, D 35). Norbaitek Mitxelenaren kantaren lehen ahapaldi horri OKA-koaz bestelako herri-doinua egokitu zion, J. I. Ibarbiaren Arantzazukoak sortako titulu bereko 17.a kantarena bera (ik. AAB: 150), baina ahots bakarrean.
Testu aldetik, ordea, ezberdinak dira biak, lehen ahapaldia berbera den arren. Izan ere, norbaitek beste bi ahapaldiok gaineratu zizkion, San Ignazio Loiolakoari otoitz moduan. Horrela Arantzazuko Andre Mariari beste, haren erromes ezagunenari eskainita dagoela esan daiteke kanta. Estilo eta idazkerari begiratuta, esan ahal dugu bi ahapaldiok ez direla S. Mitxelenak idatzitakoak.