Testua: Jose Manuel Garaialde
Musika: Felipe Larrinaga
Organo-laguntza: Martzelino Idoiaga
Jose Maria Ibarbia, Arantzazukoak, 12. zenb., 10-11 or.
(ik. Martzelio Idoiaga, Cantos Religiosos, II, 62. kanta, 155. or.)
– AAB: 120, 245 –
- Txoko goxo Arantzazu,
pitxirik ederrena hor dezu,
arantzean Ama daukazu;
nolaz, Ama, arantzan zu?
Ama goxo, hemen naukazu,
ene maite laztan hori,
zu ikustera naiz etorri;
baina, oi Ama, arantzan zu? - Amatxo maite-maitea,
arantzean egon arren zu,
euskaldun erregin zaitugu,
zaindu Euskal Herria.
Negarrez aurrean naukazu,
arantz zorrotzez betea,
lagundu arantz gainetik.
Ama, Amatxo, errukitu.[nere Ama, errukitu]
Arantzazukoak sortaren egileak “Txoko goxo” eman zion titulua kanta honi. Bertan ez dago autore-indikaziorik; baina M. Idoiagarengandik dakigu (Arantzazuko Amari, 24. or.), J. M. Garaialderena dela testua. Berorri galdetuta, berretsi egin dit hori, musikaren autorea Felipe Larrinaga dela gaineratuz. Musika honentzako bestelako testua idatzi zuen Iñaki Beristainek bere “Txoko garbi, Arantzazu” kantan.
M. Idoiagak organoko laguntza gaineratu zion, bi ahapaldiak jasoz: aurrena partituraren barruan, eta bestea azpian. Bigarrenaren azken lerroa zerbait aldatu egin zuen: “Nere Ama, errukitu”. Gainera beste lerro bat erantsi zion, lekuz kanpo dirudiena: “Nere Amatxo, nitzaz errukitu”.