Testua: Salbatore Mitxelena
MNA-II, 63-63 or. (ik. AEP-2, 37+43 or.)
Doinua: Herri-doinua // – AAB: 382

  1. Errodrigotxo Baltzategiko:
    ermitatxo bat indazu (AEP: eidazu),
    ermitatxo bat indazu eta
    nerea izango zera zu.

  2. Hiru latatxo, azpi teilatxo
    hasteko asko dituzu.
    Elizaunditzen danean bihar
    gehiagorik beharko du.

  3. Nere euskal seme on askok hemen
    izango dute ostatu,
    izango dute ostatu eta
    euskal meza non opaldu.

  4. Oñatiarrak Oñatikoak:
    ermitatxo bat neretzat,
    ermitatxo bat neretzat eta
    ni ta Semea zuentzat.

  5. Ermitatxo bat indazu eta
    nerea izango zera zu.
    Zure eskaria, zure eskeinia
    ni ere entzuten naukazu,

  6. zure izenaren ermitagintza
    albait egiteko gertu...
    Poema hontan gora zaitzadan,
    Ama, lagun egidazu.

Lehen hiru ahapaldiak AEP-2, 37. or.tik hartuta daude; azken biak, 43. or.tik. Laugarrena ez da AEP-n ageri, baina ideia oso Mitxelenarena da.


AAB: 382