Testua: Autore ezezaguna
Musika: Jose Jaime Aicúa
Tesoro sacro-musical, 1934, ekaina, 29-32 or. // – AAB: 116 –
Aloña mendian
artzaintxo bat da,
bere artaldia
Gipuzkoa da.
Hor omen dezu
nik maitte-maittia,
arkumetxo olia [sic],
Jainkua, Josu.
Bere arditteian
zaindu nazazu.
Aloñan ei da
arramaz otsua;
Miren, ni albuan
arramaz be da:
Arantzatzu [sic] Ama,
zaindu semia.
Aldrebes samarra da olerki labur hau; partitura barruan dago, eta ez du autorearen berririk ematen. Klaretarra zen J. Aicúa, Faltzeskoa; apaiz-bizitza osoan Perun bizi izan zen; uste izatekoa da, bertan zuen misiolari klaretar euskaldunen batek idatzia izan daitekeela.
Dadnos, oh Maria titulua du aldizkarian argitaraturiko kantak; eta hiru testu ezberdin partitura barruan: gaztelaniazko “Dadnos, oh Maria”, euskarazko “Aloña mendiyan” eta katalunierazko “Gentil pastoreta”. Hirurak Andre Mariaren kantak izateaz at, ez dute zer ikusirik beren artean. Gaztelaniazkoa orokorra da gaiaren aldetik, katalunierazkoa Montserrat-eko A.M.-ri eskainia eta euskarazkoa Arantzazuko A.M.-ri eskainia.