Salve, Virgen Guipuzcoana

Testua: Aita Donostia?
Musika: J. A. San Sebastián “Aita Donostia”
J. Riezu, Obras musicales del P. Donostia..., V, 74-75 or. // – AAB: 084

1Agur, oi Arantzazuko
Erregina Maria,
arantz arteko arrosa,
Arantzazun hazia!
Aldare bana baduzu
euskaldun bihotzetan
buru gainean zerua,
eliza harkaitzetan.

2Agur, oi Gipuzkoako
Ama maite kuttuna,
arantza latzak arrosa
bihurtzen dakizuna:
Euskaldunen bihotzetik
arantzak ken itzazu
ta zure gogoko lore
ederrak hor landatu.


A. Donostiaren obretako V. tomoko 43. kanta da hemengo hau. Titulua: “Salve, Virgen guipuzcoana (Peregrinación a Aránzazu)”. Gaztelaniazko “Salve, Virgen guipuzcoana” hasten den olerkiaren lehen ahapaldiarekin batera –ik. ADK liburu sail honetan VIII. liburukian “Himno a la Virgen de Aránzazu: Salve Virgen guipuzcoana”–, euskarazko bi ahapaldiko testua du edizio honek. Euskarazko olerkiaren autorearen berririk ez dut: A. Donostiarena ote?

Arantzazuko Musika Artxiboan dago A. Donostiaren kanta honen itxuraz jatorrizko partitura (AranMusArtx, D 26), baina gaztelaniazko testuarekin bakarrik: titulua, “A Ntra. Sra. de Aránzazu. Himno”; azpititulua-edo, “Salve Virgen guipuzcoana”. M. Idoiagak (Arantzazuko Amari..., 12. kanta, 17-18. or.) Polikarpo Iraizozen “Atsekabe garratzetan” olerkiaren 2. ahapaldia – “Zenbat neke daramagun”– egokitu zion A. Donostiaren doinu honi.


AAB: 084