Testua: Autore ezezaguna
Musika: B. Lauzirika (doinua); Jose A. Erauzkin (harm.)
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 37) // – AAB: 096 –
Arantzazuko Ama,
zugana gatoz,
gure bihotzak xamurturik
bake eskatzera.
Amatxo maite-maite,
ez zaiz gugaz ahaztu,
hor mantupian danok, danok
gorde gaizuz.
Zeure aurrean makurturikan
begira gaukazuz,
munduko gaitzak garbitutzeko,
Amatxo laztana.
Gure bihotzeko Ama maitia,
ez zaiz gugaz ahaztu,
gorde gaizuz bai hor mantupian
orain eta beti.
Arantzazuko Ama,
egizu erregu,
Zeruan gure Jaunak
hartu gaitezan gu.
Eskuzko partitura da Arantzazuko Musika Artxiboan dagoena, dirudienez, M. Idoiagak kopiatua; horrekin batera dago “Ara zein gozo” hasten den kanta. Partituraren titulua: “Otoitza”, soilik.
Erauzkinek badu, gainera “Ederrenetan ederrena” abestia, dirudienez, Arantzazuko Andre Mariari eskainia. Benedikta pare bat ere konposatu zuen horrek. Lauzirikaren berririk, ordea, ez dut aurkitu.