Testua: Iñaki Beristain
Musika: Gregorio Baltzategi
Arantzazuko korua, IV: Maria, 35. kanta
– AAB: 052

  1. Arantzazuko Ama on,
    sufritzen dutenen poz eta bihotzen bake.
    Zure oinetara erromes gatoz,
    ezinaren bideetan, arnasa estuz, oihuka:
    izan, Ama on, gure babes.

  2. Emakume osobete,
    emakume librea, Jainkoaren mirabe.
    Menpekotasuna egin zenuen
    zure askatasun-bide, zure jarrera, bai, Ama.
    Erakuts guri libre izaten.

  3. Nazareteko sukalde
    txiki eta pobrean, zein handi zaren, Ama!
    Emaguzu, arren, bihotz xumea,
    kendu gure bihotzetik harrokeria, bai, Ama!
    Egin gaitzazu zerbitzari.

Iñaki Beristainek Gregorio Baltzategi musika-konposatzaile frantziskotarraren (1879-1937) doinuetako bati egokitu zion bere otoitz-testua. Erlijiozko hainbak kanta du Baltzategik konposatua, Arantzazuko Benedikta ere bai.


AAB: 052