Testua: Salbatore Mitxelena
OKA-1969, 28-29 or.
Doinua: Zarauzko “Joan Sebastian Elkano”
OKA-1969, 12. kanta, 28. or. // – AAB: 224, 267

  1. Terranoba kaietan gure zai berrehun
    galeoi euskaldun;
    ta hizotzetan lotuta zazpi mila lagun.
    Sorterriko laguntza eraman deiegun,
    aldiz adirazirik nola kunpli degun
    berenez ezin duten promesa Arantzazun.

  2. Ondarrua, Bermio, Zumaia, Lekeiti,
    Getari, Donosti...
    – Kosta-herrixka danak: esazu ta segi.
    – Kosta-herrixka danen ohitura bai hori;
    urtero juten gaituk bi-hiru mandatari,
    meza ta benedita eskeintzera Amari.

  3. Denborale-alditan Hari erregutzen
    ez gaituk aspertzen.
    Haren laguntza gabe bizirik nola irten!
    Eska ahala mesede zizkiguk egiten,
    miraririkan ere ez ziguk ukatzen.
    Ama lagun, ekaitzak ez gaitu bildurtzen!

Bere Poema-ko “Stella Maris” kapituluko “Gaur lagun, bihar etsai” hasten den kantako hamaika ahapaldietatik (AEP-2, 232-236 or.) hiru aukeratu zituen OKA-rako, eta zerbait aldaturik ekarri.

AEP-n (232. or.) dioenez, doinua, “Zarauzko «Joan Sebastian Elkano» bezala”. M. Idoiagak organoko laguntza erantsi zion (OKA/Id. 12. partitura; AAB: 267) –lehen ahapaldia bakarrik dago kopiatuta horretan–.


AAB: 224

AAB: 267