Testua: Autore ezezaguna
Doinua: X. 
Martzelino Idoiaga, Arantzazuko Amari..., 28. or.
Zeruko Argia, 1929, 123 zenb., 40. or. // – AAB: 184

  1. Hainbat edertasun
    ta argilorea,
    zerua ikusitzen da
    eliza honetan.
    Zu zera zeru hain
    pozgarria.
    Ama maite
    Arantzazukoa.

  2. Jakinik zerala
    errukitsua,
    zabaltzen da gure
    bihotz gaixoa.
    Bai, guzaz izan
    beti errukia.
    Ama maite
    Arantzazukoa.

  3. O Ama, esaten
    diguzu pozez,
    zureak gerala.
    Bihotz-bihotzez,
    zu izan beti
    gure jabia.
    Ama maite
    Arantzazukoa.

Zeruko Argia aldizkarian agertu zen aurrenekoz kanta hau, partitura eta guzti; horko data esleitu diot. “X. o. m. c.” dago sinatuta aldizkarian, eta gero Idoiagaren kopian ere bai. “o. m. c.” laburdurak musikariaren konkregazioa adierazten du seguruenik: “Ordinis Minorum Capuccinorum” - fraide frantziskotar kaputxinoa, alegia. Baina jakin ez, nor den autorea: Jokin Bedoña “Loramendi” agian?

Leloa “Ama maite / Birjina Maria” zen nonbait jatorriz; M. Idoiagak “Ama maite / Arantzazukoa” aldatu zuen, horrela Arantzazuko A.M.-ren kanta bihurtuz nolabait; horregatik sartu dut Arantzazuko abestien artean. Leloaren aldaera nabarmen horretatik kanpo, jatorrizko partitura eskuz kopiatu besterik ez zuen egin Idoiagak bere Arantzazuko Amari sortan.


AAB: 184