Testua: Salbatore Mitxelena
OKA-1969, 24-25 or. (AEP-2, 213-215 or.)
Doinua: Herri-doinua (“Aldapeko sagarraren”)
OKA-1969, 10. kanta, 24. or.
– AAB: 211, 222, 265

  1. Arre-arre zalko-zalko erratza gainetan,
    akelarrera dijoaz sorginak aidetan,
    hodei guzien azpitik
    sasi guzien gainetik.
    Txiruliruli, txiruliruli,
    jentiletako denborak berriz itzuli.

  2. Bagerala, ez gerala; mutil eta neska
    nunahitik han biltzen dira egitera festa.
    Mila ta bostehun sorgin
    dantzari Zugarramundin.
    Txiruliruli, txiruliruli.
    Hango oihu, ixkanbila eta karraxi!

  3. Dantza-sokaren erdian aker ipur-beltza;
    aker ipur-beltz itxuran deabru traketsa
    da hango buruzagia,
    itxixo nazkagarria.
    Txiruliruli, txiruliruli.
    Naparruan lehengo fede garbia itzali.

  4. Arre-arre zalko-zalko erratza gainetan,
    astero ta kristau gehio ostiral gauetan
    dijoaz Akelarrera,
    akerra mun egitera.
    Txiruliruli, txiruliruli.
    Nork uxatuko ote du izurri hori?

  5. Hiru praile zein baino zein santu ta argiak
    Naparrura Arantzazutik mixiolariak
    bialdu Andra Mariak,
    kentzera sorginkeriak.
    Txiruliruli, txiruliruli.
    Andra Mari bera ere mixiolari.

  6. Gauez argi Akelarren! Deabruak ihes.
    Neska-mutil sorgin danak jarri dira ahuspez.
    Nork esango ta Andra Mari
    Akelarren agiri!
    Txiruliruli, txiruliruli.
    Bai mintza ere euskeraz ondo poliki!

  7. Aldapeko sagarraren adarraren puntan
    Zugarramurdi puntako puntaren puntan
    txoria zegoan kantari:
    – “Sorginik ez dek, Euskal Herri!;
    Txiruliruli, txiruliruli.
    Eskerrak Arantzazuko Zaindariari!”.

Bere Poemako “Ama zaindaria” kapituluko ataletako bat, Zugarramurdiko sorginen eta Arantzazuko fraide misiolarien kondaira kantatzen duena (ik. 113-115 or.) dakar hemen Mitxelenak. Izan ere historiak dioenez, Arantzazuko fraideak bidali zituzten Zugarramurdiko sorginei predikatzera, onbidera zitezen. Atala ia osorik, eta testu-aldaketa txiki batzurekin, jaso zuen Mitxelenak OKA kanta-liburuan; bosgarren ahapaldia, berriz, osorik aldatu zuen OKA-ko ediziorako. AEP-n bertan dago esleituta kantarentzako herri-doinua: “Aldapeko sagarraren”.

Arantzazuko fraide gazteen artean gogoz eta alai abestu ohi zuten kanta saltari hau lagunartean, baina ez musika-harmonizatzaileek eta ez Santutegiko kanta-grabatzaileek hartu zuten aintzat. M. Idoiagak bai, organoko laguntza jarri zion, OKA-ko beste abestiei bezala (OKA/Id, 10. kanta; AAB: 265) –lehen ahapaldia bakarrik, partituraren barruan–.


AAB: 211

AAB: 222

AAB: 265