Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko kanta berriak

Aurkibidea


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera

  • 01.- Jose Ignazio Aranaren Abesti-testuak
    • Ama Birjina Arantzazukoari (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari Agur ona edo salbea (1881)
    • Azken agurra Ama Birjinari (1881)
    • Itsasoko izar Birjina (1881)
    • [Arantzazuko Ama Birjina] (1950?)

  • 02.- XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • [Agur, agur, agur, Maria] (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari agurrak (1881)
    • Zortzico a la Virgen de Arantzan-zu (1881)
    • Arantzazuko Birjina Amari erregu bat (1881)
    • Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu (1881/1920?)
    • Arantzazuko Birjinari Laukoak (1881)
    • Zortziko Haundia Maria Arantzazukoari (1881)
    • [Arantzazutik degu albiste berria] (1886)
    • Bertso berriak, Arantzazuko peregrinaziorako jarriak (1886)
    • [Ama maite Mariak] (1886)
    • [Salbe errugabeko] (1886?)
    • a la Sma. Virgen de Arantzazu (~1890)
    • Aloñako artzaia (1898)
    • [Txoragarrizko berri gozoa] (1899)
    • [Ongi etorri gure artera] (1899)
    • [Arantzazuko Ama Maria] (1899)

  • 03.- XX. Mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Zer egun pozgarria (~1910?)
    • Aloña Mendi[ko euskal erregina] (1910?)
    • Arantzazuko Miren Garbiari [obertikia] (1912)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1912)
    • Arantzazuko Ama Birjinari bederatziurrena (1915)
    • Gozos a la Santísima Virgen (1915)
    • Errukiz begira iguzu. Otoia (1917)
    • Arantzazura (1918)
    • Bene-benetan maite zaitugun Ama (1918?)
    • Nere Ama Birjina (1918)
    • Gorantz [dijoaz nere begiak] (1918)
    • Ama laztan bat (1918)
    • Arantzazuko Ama Maite (1918)
    • Arantzan zu?... (1918)
    • [Arantzazun Maria] (~1918?)
    • Arantzazu aldean (1918)
    • Izar eder-eder (1918?)
    • Gipuzkoaren herrizai nagusi (1918)
    • Zure oinetan, Ama (1918)
    • Nere poza Arantzazuko Andre Maria (1918)
    • Agur orbangabeko (1918)
    • Goazen Arantzazura (1918)
    • Aurrera (1918)
    • Zera Zu Jesusen (1918)
    • Goazen poz-alai [Arantazura] (1918)
    • Gipuzkoako zaindariari (1918)
    • Arantzazuko Amari (1) (1918)
    • Arantzazuko Amari (2) (1918)
    • Zaindu zazu, Ama Miren (1918?)
    • Arantzan zu? (1920)
    • Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)
    • Aloñapeko [Ama] (1897 + 1921)
    • Atsekabe Garratzetan (1921)
    • Ene Ama arantzazukoa (1921)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1923)
    • Deitu Zugana...! (1923)
    • Donostiatik etorri gera (1924)
    • Arantzazu aldean (1928)
    • Hainbat edertasun (1929)
    • Himno a la Virgen de Arantzazu, Patrona de Guipúzcoa (1931)
    • Sabatina
    • Aloña mendian (1934)
    • Agur zuri, Birjin Arantzazuko Salve Mater (1935)
    • Gora, gora, Frantziskoren semeak (1935)
    • Eusko Frantziskotar Ereserkia (1935)
    • Otoitza [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko Amari (1) (1935)
    • Arantzazuko Amari (2) (1935?)
    • [Agur, oi Arantzazuko]
    • Arantzazuko anaidiaren eresia (1936)
    • [Euskaldunen Ama Kutun] (1936)
    • Mendi gain-gainean (1946)
    • Arantzazura bidian (1949)
    • Arantzazuko Ama (1949?)
    • Arantzazun berri bat (1950)
    • Oi Arantzazu! (1950)
    • Txoko goxo, Arantzazu (1950)
    • Arantzazura [erromerian] (1950)
    • Arantzazuko Ama (1952)
    • Arantzazu mendiko (1954)
    • Arantzazuko agurra
    • Arantzazuko Amari poz-jarioak (1954)
    • Arantzazuko Ama maite (1956)
    • Otoia (1956)
    • Arantzazuko Birjin laztana (1956)
    • Arantzazuko Ama
    • Aloña. Arantzazuko mendi abestia (1956?)
    • Agur Arantzazuko (1) (1956)
    • Agur Arantzazuko (2) (1956)
    • Arantzazuko Ama Birjinari (1956?)
    • [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko [fraide Gazteak] (1956)
    • Eskaria (1958)
    • Arantzazun (1962)
    • Arantzazu! (1964)
    • Arantzazuko Ama Birjina. Bertsoak (~1970)

  • 04.- Salbatore Mitxelena
    • Zazpi Ahizpatxo (1949)
    • Arantzazuko kanta (1949)
    • Herriarena ala praileena? (1949)
    • [Ermitatxo bat] (1949)
    • Oñatiarrak [Errodrigokin] (1949?)
    • Kristau animak (1949)
    • Zeruak non nahi dun... Hantxe! (1949)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1) (1949-1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (2) (1949-1952)
    • Uxo Mandataria (1947-1952)
    • Ardi txuriak (1949-1952)
    • Egunsentia (1949)
    • Ermitatxoa eidazu... (1949)
    • Aida txuri! aida gorri! (1949)
    • Zazpi ahizpatxo (1947-1952)
    • Arantzan zu? (Zazpi Ahizpatxo) (1949)
    • Lore ta Izar (1947)
    • Hegatan (1949)
    • Sorginak (1949)
    • Boga, marinela (1949)
    • Terranoba kaietan (1949)
    • Itxasoan urak haundi (1949)
    • Zaldibarko neskatxarena (1949)
    • Alargunarena (1949)
    • Zure errukizko (1881-1949)
    • Zuk zer dezu, Arantzazu? (1946-1949)
    • Arantzazu erre zanekoa (1949)
    • Basilika berriarena (1952)
    • Horra Eliza jasoa! (1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (3)
    • Gure Oroitz

  • 05.- Bitoriano Gandiaga
    • [Harkaitzeko elorria] (1959)
    • [Hementxe, hemen dago] (1951-1955)
    • Artaso [lotan] (1972)
    • Aizkorriko kurtzeari (1994)
    • Andre Maria Zeruetako (1993-1999)
    • Andre Mari, zure elorria (1993-1999)
    • Andre Mari Elorriko (1993-1999)
    • Tiriki, tauki, tauki (1972)

  • 06.- Iñaki Beristain
    • Arantzazu Liturgiakoa
    • Txoko Argi, Arantzazu
    • Ez dugu bakerik
    • Oi Arantzazu!
    • Erromesen arreba (1993)
    • Arantzazuko Ama on
    • Amets Kabi (2003)
    • Otoitz Leku (2003)
    • Pizkunde egunsentia (2003)
    • Agur, agur

  • 07.- Arantzazu eta Ainhoa
    • Begira zazu, Maria
    • Arantzako Ama Birjinari (1924)
    • Arantzazurat, Ainhoa gaindi

Bilatzailea

Ermitatxoa eidazu... (1949)

Testua: Salbatore Mitxelena
OKA-1969, 5. kanta, 14. or. (ik. AEP-2, 37-41 or.)
Doinua: REA/JK, 4. doinua, 21. or. (Mitxelenak moldatua)
– AAB: 163, 217, 260; 129, 236; 198; 249 –

I

  1. Errodrigotxo joan zanean
    ardiengana mendira,
    hantxe zegoan Birjina arantzan
    artzaitxoari begira:

  2. Errodrigotxo Balatzategiko:
    ermitatxoa eidazu,
    ermitatxoa eidazu eta
    nerea izango zera zu.

  3. Hiru latatxo, zazpi teilatxo
    hasteko asko dituzu.
    Eliza haunditzen danean bihar
    gehiagorik beharko du.

  4. Nere euskal seme on danak hemen
    izango dute ostatu,
    izango dute ostatu eta
    euskal Meza non opaldu. (AEP-2, 37. or.)

    II

  5. Errodrigotxo laxter joan zan
    Oñatiako [sic] kalera,
    elizgizonai, bertako danai
    berri ona ematera.

  6. Oñatiarrak laister jun ziran
    prozesioan mendira.
    Hantxe zegoan Birjina arantzan
    seme berriai begira:

  7. Ene Oñati txit enetxoa:
    ermitatxoa eidazu,
    ermitatxoa eidazu eta
    nerea izango zera zu. (AEP,-2 38. or.)

    III

  8. Harrezkeroko euskal semeak
    muga batetik bestera
    entzuten gatoz, kunplitzen goaz
    eskari-eskeini bera:

  9. Ene Euskal Herri txit enetxoa:
    ermitatxoa eidazu,
    ermitatxoa eidazu eta
    nerea izango zera zu. (AEP-2, 39. or.)

    IV

  10. Gero batean Iñigo ere
    han agertu zan mendira.
    Hantxe zegoan Birjina arantzan
    lehensemeari begira:

  11. Iñigo zaldun Loiolakoa:
    ermitatxoa eidazu,
    ermitatxoa eidazu eta
    nerea izango zera zu.

  12. Hiru latatxo, zazpi teilatxo
    hoiek gutxitxo dituzu.
    Euskal fedeak, euskal elizak
    haundiagoa behar du.

  13. Zurekin dagon Euskal Herriak
    bitarteko zu nahi zaitu.
    Horretarako egingo zaitut
    Herri santu honen Santu. (AEP-2, 40-41 or.)

  14. Oi Birjinaren harrezkeroko
    irriparre bihozbera!
    Oi euskaldunen zori haundia
    kantatutzean honela!:

  15. Ermitatxoa egin dizugu.
    Orain zureak gaituzu.
    Zureak gera. Gurea zera.
    Zureak gu. Gurea zu.

Arantzazuko baladen soinu eta doinu guztiz bereziak daramatza kanta honek: ahapaldi laburren lerrokada luzea, non Errodrigotxo artzainak egindako Andre Mariaren aurkikuntzak San Ignazio Loiolakoarengan eta Euskal Herriarengan jarraitzen baitu. Zenbakitu gabe eta narrazioaren fasetan multzokatuta bezala doaz ahapaldiak OKA liburuxkan. Hemen zenbakitu egin ditut, baina nolabait multzo horiek errespetatu eta nabarmenduz.

Mitxelenaren Poema-ko “Ermitatxo bat eidazu” kapitulutik hartuta daude kanta honetako zatirik gehienak (AEP-2, 37-41 or.); horietako batzuk, ordea, OKA-ko kanturako sortu zituen nonbait –parentesi artean daude adierazita Poema-ko ahapaldien erreferentziak–.

Balada-aire eta estiloa du kanta honek: horren adierazgarria da Jose Maria San Sebastian “Latxagak” halakotzat hartu izana, kantaren lehen sei ahapaldiak, hitzez hitz eta ordena zerbait aldatuta, entzun zituenean Etxarri Aranazko Artxulo baserriko Jose Maizak abestuta, eta gero argitaratu bestelako balada edo kanta zaharren artean (“Kanta zarrak Artxulo baserrian”, in: Euskerazaintza, LVII, 2006, 32. or.). J. M. Ibarbiak bereziki aintzakotzat hartu zuen kanta hau, bere Arantzazukoak sortan bi doinu ezberdinetan eman baitzigun: 3. eta 16. zenbakiak, “Errodrigotxo” tituluarekin biak. 3an OKA-ko lau ahapaldi aukeratu zituen, bestelako doinua egokituz (OKA-n “Ardi txuriak” kantari egokiturikoa), eta bere erara harmonizatuta; 16an OKA-ko beste lau ahapaldi aukeratu zituen, Gabon-kanta baten doinuari egokituz eta harmonizatuz. M. Idoiagak, berriz, bere Cánticos Religiosos bilduman eskuz kopiatu zuen (II. t., 110. kanta, 217. or.), aipaturiko aldaera txikiarekin. OKA-ko beste kantei bezala, honi ere organoko laguntza ipini zion M. Idoiagak (OKA/Id, 23. kanta; AAB: 260).

Kanta honen ahapaldi zenbait behin baino gehiagotan jaso eta argitaratu izan ditu Arantzazu aldizkariak (1983, 1987, 1989).

Jose Mari Arzuagak ere badu “Errodrigotxo” izeneko abestia, OKA-ko “Ermitatxoa eidazu” kantako zenbait bertsoz osatua, bertako doinuarekin.


AAB: 163

AAB: 217

AAB: 260

AAB: 129

AAB: 236

AAB: 198

AAB: 249

© 2023 arantzazu