Testua: Antonio Arruti
Doinua: Herri-doinua (zortziko nagusia)
Arantzazukoak, 4. zenb., 2. or. (AranMusArtx, K 76)
– AAB: 237

  1. Gorantz dijoaz nere begiak,
    gorantz dijoazkit berez;
    nik, berriz, ondo zergatik hara
    dijoazkitan jakin ez...
    Hantxen itxaron ditudan eder-
    -tasunen maitetasunez?
    Hemen bihotza minberatutzen
    duten arantzen bildurrez?

  2. Arantzen ordez ugari lorak
    alboan sortuko dira,
    harritasunez dirala jartzen
    guztiak honei begira;
    Arantzazuren izena jasten
    danian herri erdira,
    igoko dira guztiak harkaitz
    arteko lorategira.

Antonio Arrutiren “Gorantz” poemako bi ahapaldi daude kanta honetan jasota: 1.a eta 12.a (Ik. Olerki galduak, Donostia: Elkarlanean, 1998, 154-155 or.; Ed.: Joseba Intxausti).

Bertso-doinua (zortziko nagusiaren doinuetako bat) ipini zion norbaitek (S. Mitxelenak?), bere aldetik moldatuz eta bi ahotsetara kantatzeko jarriz. Kontuan hartzekoa da, Arrutiren poema beraren beste ahapaldietako bat aukeratu zuela S. Mitxelenak bere “Zure errukizko begiak, Ama” kantaren lehen estrofatzat.


AAB: 237