Testua: Joan Garbizu (?)
Musika: Tomas Garbizu
Eskuzko partitura (Eresbil, EP1/038)
– AAB: 363 –
Aloñan gora
ardi joalea
dolon-dolon;
Arantzazuko
izar argi.
Aloña zehar,
mendi bidean gora,
Arantza gainean
izar bat ageri han,
inguruan artzai Baltzategi.
Kanta honen testua Joan Garbizu, Tomasen anaiarena izan daiteke agian: idazle eta poeta, Arantzazu aldizkarian hainbat olerki argitaratu zuena, Zubigar ezizenarekin sinatuta. Tomas Garbizuk Arantzazun ikasi zituen humanitateak fraidetarako. Nobizio-urtean utzi zuen fraidetza-bidea, eta musikarako jarri bere bizitza; baina Arantzazuri oso atxikia jarraitu zuen. 4 ahots eta orkestrarako pieza honetaz gain, beste hainbat konposizio idatzi zuen Garbizuk, zuzenean Arantzazuri buruz: 1. “Arantzazura”, “Abuztuaren hamabosgarren” baladaren harmonizazioa, 2. M. Letamendiaren “Agur, agur, agur, Maria” kantaren harmonizazioa, 3. “Arantzazura egin dut promes” baladaren harmonizazioa (4 ahotsetara, batetik; eta ahots eta pianorako, bestetik), 4. “Rubum quem viderat” antifonaren harmonizazioa. Benedikta bat baino gehiago ere musikatu zuen Arantzazurako.