Testua: Iñaki Beristain
Doinua: Herri-doinua (M. Idoiagak harmonizatua)
Arantzazuko korua, IV: Maria, 16. kanta
(ik. M. Idoiaga, Diversas obras, 113. or.)
– AAB: 118 –
- Oi Arantzazu,
zure harkaitz artean,
oi Arantzazu,
dohain bat dakartzu:
euskal bihotzak pozten dituen
argizko kabi zara zu,
zure mendien magal latzean
iruditxo bat daukazu.
Oi Arantzazu! - Oi irudia,
zure harri gorrian,
oi irudia,
zein dohain haundia.
Zure margoen urdin-gorritan
a zer mezu pozgarria!
Harritan gozo, irrifar barez,
horra hor Andre Maria!
Oi irudia! - Oi Andre Mari,
zure beso gozotan,
oi Andre Mari,
Semea opari!
Zure besotan duzun fruitua
eman gure munduari,
giza itxuran, ume xumetan
badugu dohain ugari.
Oi Andre Mari!
Oi erromesa,
zure pausu-minetan,
oi erromesa,
hori da ametsa!
Arantzazuko irudi hortan
dukazu zure babesa:
zure saminen gorako grina
Andre Marik goza beza.
Oi erromesa!
Kanta honen doinua bi iturritan ageri zaigu lehendik: a) Martzelino Idoiaga, Diversas obras, 113. or. –bere sinadura eta guzti: P. M. I.–, “Ai Arantzazu” tituluarekin; b) Arantzazukoak koaderno kolektiboa, 15. zenb., 13. or., Felipe Larrinagari egotzitako moldaketan, eta “Oi Arantzazu” tituluarekin. Biek Jose Manuel Garaialderen olerkia hartu zuten testutzat nonbait (1951?), nork bere estrofak. Iñaki Beristainek, doinu berbera hartuz, eta Garaialderen titulua ipiniz, olerki-testu berria sortu zuen kantarentzat.