Testua: Autore ezezaguna
Arantzazu, IV, 1924, 41. zenb., 289. or. (ik. AranMusArtx, R 33)
Doinua: Autore ezezaguna
Arantzako Birjina, Eskualdunak hemen,
Bere bihotz guziaz zaitue goraltzen.
O Maria, Ama ona,
euskaldunak, otoi, salba.
- Cerro Herriko mendi-gora eder huntan
Zuri oihuz gabiltza denak zure oinetan. - Agur, agur, Maria, zeruko Erregina;
lore berdingabea, izar ederrena! - Otoi, lagun gaitzatzu bizi laburrean,
denak salba gaitzatzu azken orenean. - Arantzako Birjina, Eskualdunek hemen,
bere bihotz guziaz zaitue goraltzen.
Arantzazu aldizkariak argitaratu zuen kanta, honako ohar honekin: “Montevideoko Cerro urian, Arantzazuko Amaren Elizan egiten dan abesti bat”, bestelako indikaziorik gabe. I. Omaetxebarriak 1936ko Andre Mariarerekin Eleizegutegian zear izenekoan (azaroaren 3ko orrian) argitaratu zuen kantaren hasierako ahapaldia.
Euskararen aldetik, lapurtera dirudi testuak. Ipar Euskal Herriko emigranteek Uruguay-n sorturiko kanta da nonbait. Horren editoreek “Arantzazuko Ama Birjinari” jarri zioten arren titulua, uste izatekoa da zuzenean Ainhoako Andre Mariari eskainia zela, “Arantzako Andre Mariari”, alegia, eta ez Arantzazukoari. Beste inon ez dut olerkiaren berririk aurkitu.
Seguruenik Montevideoko euskal etxearen inguruan Arantzazuko Andre Mariaren debozioarekin batera Ainhoakoarena ere zabaldua zegoen.