Testua: Jose Matias Balerdi
G2T, 51-52 or.
Doinua: Musikatu gabe
- Justu ta pekatariak
beriak gaitu Mariak,
eskatzera mesediak
goazen aguro jendiak.
Kantartea
Goazen bai Arantzazura
Birjina bisitatzera,
nolako koroi ederra
jartzen zaion ikustera. - Birjina Arantzazukua
degu koroatzekua,
dalako milagrosua,
Ama paregabekua. - Leon Hamairugarren
oraingo Aita Santuak,
ontzat emanak dauzka
barkamen ta funtziuak. - Aita Santu beraren
agindua kunplitzera,
obispo jauna dator
Maria koroatzera. - Jartzen diote korua [sic]
apaindutzeko burua,
dalako poderosua
Birjina Arantzazukua. - Bihotzetik eskatua
izango da aditua,
dalako errukitsua
Ama Arantzazukua. - Birjina Arantzazukua
euskaldunen anparua,
egonik mundu nahastua,
ez zaude guzaz ahaztua? - Ama Birjina ederra
gure bitarteko zera,
danok galduko ez bagera
laguntzaren eske gera. - Mariak erantzuten du
ez dagoala kontentu,
nahi duala anparatu
baina gerala gaiztotu. - Eginaz asko pekatu
Jauna dala haserretu,
nahi ez bada emendatu
biharko dala sufritu. - A! Zer sententzi gogorra!
Hartu dezagun bildurra
ondu gaitezen aurrera
eta libratuko gera.
Arantzazuko Kanta Zaharren Bilduman bazen koadernotxo bat J. M. Balerdi apaizaren bertso-sortez osatua, 32 orrialdekoa, berak eskuz oso txukun idatzia. Fotokopiaren bidez iritsi zaigu. Aurrenik 3 bertso sorta luze xamar eta beste lau bertso aparteko datoz (G2T, 54-55 or.), Arantzazuri buruzkoak; ondorengo sorta luzea Gipuzkoari eskainia da (56-59 or.).
Bitoriano Gandiagak deskribatu zigun koaderno hori (ik. “Hiru erromantze eta gorazarre bat”, in: Euskera, XX, 1975, 308-309 or.).
Koadernoko bigarren kanta da hemengo hau: taldean abesteko egina, baina doinurik ez du ematen.