Testua: Autore ezezaguna
Doinua: Herri-doinua (Estanislao Sudupek harmonizatua)
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 18) // – AAB: 151 –
Arantzan zauden Ama,
gure izar argi,
zure seme Jesusen
anaien gidari:
begira errukitsu
zure herriari,
seme hauengan
zure laguntza ixuri.
Arantzazuko Ama,
gure gordeleku,
zu gure zaitzaile
ta gure babesa zu.
Zeru-grazi ugari
bidali eiguzu,
herri hau goibidean
beti gorde zazu.
Arantzan euskaldunen
Amatzako zaude,
euskaldunontzat beti
izan argi habe.
Zerutik grazi irixten
jardun etengabe,
zure Seme dedin
bihotz denen jabe.
E. Suduperen izenean dago partitura; horko testua noizkoa den jakin ez; beharbada geroago idatzi zuen norbaitek euskara batuan. OKA-ko “Zazpi aizpatxo dira” izenekoaren doinu bera du, musikariak moldatu eta harmonizatua (3 ahots). Arantzazuko koruak abestu izan du kanta.