Testua eta musika: Jose Arrue
Zenbait, Homenaje. A la Seráfica Provincia de Cantabria, 378-379 or.
– AAB: 352 –
Euskal Herriak goraltzen ditu
bere seme goiargitsuak,
argienetan gaur oroituaz
Aita Frantziskoren semeak.
Frantziskotarrak izan baitira
Euskal Herriko irakasleak,
Arantzazutik argimenduaz
euskaldun fededun bihotzak.
Gizadiaren ilunaldian
begira gaude gaur begira,
gure asabak irakatsita,
Arantzazuko izar argira.
Lenau bezela zaindu gaitzazu,
begira, Ama, Euskal Herrira;
euskal bihotzak zuk paketuta,
zorion [sic] beti izango dira.
Kanta hau Arantzazuko fraideen edo Frantzikotar Kantabria Probintziaren omenezko gorazarrea da zuzenean, horren berreraikuntzaren 75. urtea zela eta, konposatua (1935). XVIII. mendetik da Arantzazuko Andre Maria Frantziskotar Probintziaren Zaindari nagusia, eta 2000. urtetik Probintziaren izena bera aldatuta dago: Arantzazuko Andre Mariaren Frantziskotar Probintzia. Normala da, beraz, Probintziaren edo “Arantzazuko fraideen” ereserkia, Arantzazuko Andre Mariaren gorazarre eta otoitz bihurtzea. Testua eta musika, biak dira seguruenik Arrue poeta eta musikariarenak; horrelako besterik ere badu: adibidez, “Arantzazura” edo “Donostiatik gatoz” Arantzazuko erromes-ereserki klasikoa.
AAB: 352
{gallery}myfolder{/gallery}