Testua: Jose Arrue (?)
Musika: Leonardo Zelaia (?)
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 24) // – AAB: 046 –
Zaindu zazu, Ama Miren,
zaindu gure aberria,
ez gaitzazu utzi, arren,
gure etsaiaren menpean. (bis)
Jaungoikoak donetsia,
Arantzazun agertua.
Biktoriano Balerdiren “Gozos a la Virgen de Aránzazu” tituluko 2.arekin, “Arantzazu mendian” hasten den kantarekin batera daude honen partitxelak Arantzazuko Musika Artxiboan; horren bigarren estrofatzat hartu du Arantzazuko Abestien Bilduma-k (ik. AAB: 046); geroago erantsia da hori seguruenik.
Partitxelek ez dute ez testuaren eta ez musikaren autorearen berririk ematen. Norena ote musika? Leonardo Zelaiaren “Zerutar uso txuri, garbia” kantaren partiturarekin alderatuz –ik. ondorengo abesti-testua–, bien estiloak eta bietako kaligrafiak antz handi samarra dute, partez behintzat. Horregatik, hipotesi moduan bederen hemengo honen doinua Zelaiarena izan daitekeela esaten ausartuko nintzateke, kontrako daturik ez dagoen bitartean. Baina aparteko kanta ote da, ala besteren baten estrofa? Hiru ahotsetara dago jarria.
Jatorrizko testuaren autorea, berriz, Jose Arrue izan daiteke; norbaitek, ordea, aldatu egin zuen zerbait partitxeletako testua “Ama Miren”-en ordez “Ama maitea” eta “gure aberria”-ren ordez “Euzkal erria” idatziz:
Zaindu zazu, Ama maitea
zaindu Euskal Herria,
ez gaitzazu utzi, arren,
gure etsaiaren menpean. (bis)
Jaungoikoak donetsia,
Arantzazun agertua.