Testua: Autore ezezaguna
Musikaria: Autore ezezaguna
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 35)
– AAB: 185 –
- Zer egun pozgarria,
Maria Birjina,
Arantzaren gainean
agertu zinana. - Jesusen Ama zera,
Zeruko Erregina,
aingeru eta gizonen
poz eta atsegina.
Arantzazuko Musika Artxiboan dago lau orrialdeko partitura (ahots bat eta organoa), eskuz kopiatua, barruan olerkitxo hori duena. Titulu osoa gaztelaniaz eta euskaraz dakar: “Zortziko a la Virgen. Zer egun pozgarria”; baina kantaren hitzak euskaraz bakarrik. Arantzazuko A.M.-ri eskainia da noski kanta. Partiturak ez du ez olerkariaren eta ez musikariaren izenik ematen. Neure aldetik ez dut bestelako berririk aurkitu ahal izan; baina zalantzazko ortografiari begiratuz –‘Birgiña’ eta ‘guizonen’ ere ageri dira jatorrizko eskuizkribuan–, XX. mendearen hasierakoa-edo izan daitekeela dirudi olerkitxoaren autorea.