Testua eta musika: J. A. Etxeondo (?)
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 35) // – AAB: 160 –
- Zeruko izar eder zoragarria
Birjina bihotz-samur maitagarria,
zure aurrean apaldurik
gera_hemen, Ama maitena.
Aintzaldu ta eskeintzeko
bihotzez gure_omena. - Arantzazuko Ama errukarria,
gaizkatu egi(n) zazu Euskal Herria,
ta laguntasunen eske
orain hementxe gaukazuz.
Ama, zeu errukiturik,
arren ba, zaindu gaizuz.
Arantzazuko Musika Artxiboan dago eskuzko partitura bat, titulu hori daramana. Alboetan Jose Maria Echaniz Urruzunoren zigilua du –Pedro Migel Urruzunoren iloba ote?–. Arantzazuko Artxiboaren katalogatzaileak uste izan du horixe dela pieza musikalaren autorea. Neure aldetik ez dut uste horrela denik. Azpian badu partiturak sinadura modukoa, irakurtzen zaila dena, baina “Echeondok” izan daitekeena... “Izan daitekeen” hipotesira, ordea, ez naiz sinadura bera zuzenean interpretatzetik iritsi, zeharbidez baizik. Hona:
Etxeondoren beste eskuzko partitura bat ezagutzen dugu (Eresbil-en artxiboan dagoena: E/ECH-14/R-01) –aurreko orrialdean dago horren testua–. Kaligrafiaren aldetik oso ezberdinak dirudite, baina hortik ez dago ezer ondorioztatzerik, batean hizki xeheez eta bestean dena hizki larrriez idatzita daudelako. Antz handia dute, ordea, bi aldetatik: Partituraren estiloan, batetik, batez ere goitik beherako arrastoei, konpasen banatzaileei, begiratuz. Ahots banaketarako terminologiari begiratuz, bestetik: ia berdina da bietan, beste inon ageri ez dena: 1.go Abotzoliak – Abozoli 1, 2.garren abotzoliak – Abozoli 2en, Abespeitiak – Abespeiti, Abesperenak – Abesperen. Jatorrizkoaren oker ortografikoei begiratuz, uste izatekoa da Etxeondok berak idatzi zuela testua, euskaldun alfabetaturen bati eskatu gabe.
AAB: 160
{gallery}160{/gallery160