Testua: Autore ezezaguna
Musika: Joan Jose Ndad. Garmendia
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 3)
– AAB: 070 –
- Lore guztien loretegia
zu zera, Ama maitea,
arantza artean arantzik gabe
emai bikainez betea.
Gaur zuregana poz-pozik dator
euskaldun zintzo taldea,
apaltasunez zugan jarririk
bere bihotzen ustea.
Jaungoiko-zale aldizkariak hiru ahapaldiko olerkia argitaratu zuen, autore izenik gabe (1915, 37. zenb., 3. or.), eta “Arantzazu'ko Ama Neskutzari” tituluarekin. Ez dirudi zuzenean musikatzeko asmoz idatzi zuenik poetak. Baina hurrengo urtean, Joan Jose Ndad. Garmendia frantziskotarrak, Arantzazuko beste hainbat kanta eta harmonizazioren autoreak, musikatu egin zuen autore anonimoaren poesia (3 ahots eta organoa), testutzat lehenengo ahapaldia aukeratuz, eta titulua zerbait aldatuz: “Arantzazuko Ama Virgiñari [bederatziurrena]”. Horren jatorrizko eskuzko partitura Arantzazuko Musika Artxiboan aurki daiteke (Db 3).
Aldizkariko olerki osoa ikus daiteke ADK liburu saileko V. tomoan: Arantzazuko Olerkiak eta olerkariak. Hemen zati musikatua bakarrik jaso dut.