Testua: Arantzazuzale
Arantzazu, XVI, 1936, 177. zenb., 81. or.
Doinua: Sabino Arana Goiri: “Askatasun-eguzkia” (1896)
– AAB: 091

  1. Andre Mari Paketzaile
    arantzan jarria,
    zaindu, gorde, bedeinkatu
    zure Anaidia.

    Gora kristau batasuna,
    gora Arantzazu-pakea,
    gora, gora gure Zaitzailea!

  2. Ebak, ai! Zer eman zigun?
    Guda ta negarra!
    Mariak, ordea, berriz
    pake zerutarra.

    Gora kristau batasuna...

  3. Jaunarekin haserrean
    zauden pekatari,
    pakeak egin ditzazun,
    deitu Mariari.

    Gora kristau batasuna...

  4. Norbere buruarekin
    burruka duana,
    datorrela Arantzazura
    Mariarengana.

    Gora kristau batasuna...

  5. Oiñaz ta Ganboatarrak
    gudan zeudenean,
    zuk alkartu zenituan
    zorion-pakean.
    Gora kristau batasuna...
  6. Uxatu gugandik, Ama,
    anai-gorrotoa;
    emaiguzu berriz ere
    goi-pake goxoa.

    Gora kristau batasuna...

  7. Euskal anaitasunaren
    zerutar iturri,
    gorde zure babesean,
    zaindu Euskal Herri.

    Gora kristau batasuna...

  8. Zoriona ta pakea,
    hauxe da Arantzazu!
    Hauek gure herrian, Ama,
    ugaritu itzazu!

    Gora kristau batasuna...

  9. Mariaren goi-pakea
    zabaltzeko gertu,
    Arantzazu-Anaidian
    hona gera alkartu.

    Gora kristau batasuna...

  10. Andre Mari Paketzaile
    arantzan jarria,
    zaindu, gorde, bedeinkatu
    zure Anaidia.

    Gora kristau batasuna...

Abesteko sorturiko testua da, zalantzarik gabe, doinua ere esleitzen dionez. Hori Sabino Arana Goirik idatzi zuen (1896), “Itxarkundia (Goiz-abestija)” titulu pean.

Abesti-testuaren autore-ezizenaren azpian Arantzazuko fraideren bat dago seguruenik. Ezezaguna zait sinadura; baina 1936an Arantzazun teologia ikasten ari zenen bat izan daiteke: itxuraz Arana Goiriren jarraitzailea bera.


AAB: 091