Testua: Autore ezezaguna; Jose Ignazio Arana
REA/JK, 75 or.
Doinua: “Agur, Jesusen Ama” (?)

Agur, agur Maria, agur, agur, agur.
Agur sortzez garbia, agur, agur, agur.

  1. Zure oinetan, Ama,
    gaude hemen bildurik,
    azken agurra egiten
    guztiz penaturik.
    Agur gure begien
    argi txit argia,
    agur gure bihotzen
    gozamen eztia.
  2. Bainan zugandik alde
    bihotzak ezin du:
    zuregana dijoa,
    zugan bizi nahi du;
    Ama berdingabea,
    bedeinka gaitzatzu
    Arantzazuko Andra Maria,
    Agur, agur, agur.

Hona hemen beste abesti-testu bat, Arrasateko 1818ko erromesaldirako ateratako esku-orrian ageri dena. Bigarren estrofa J. I. Arana / F. Gorritiren “Agur Jesusen Ama” kanta ezagunekoa da, bukaera zerbait aldatuta: “Agur, Ama nerea / agur, agur, agur” da hangoa; hankaluzea da hemengoa. Lehen estrofa agian J. Arrue leintzarrak asmatutakoa da erromesaldi honetarako.

Doinuari dagokionez, badirudi “Agur Jesusen Ama”-ren doinu berarekin abestekoak liratekeela estrofak. Baina horrek ez dirudi balio duenik hemengo hasierakoa abesteko.