Testua: Roger Idiart
Doinua: Roger Idiart
Ezkila, 12. t., Belok: Ed. Ezkila, V 81
– AAB: 168

Arantzazurat Ainhoan gaindi
gira heldu Ama Birjina,
lur zabalean Jaun izan bedi
zuk sortu Jainko gizon egina.

  1. Mendez mende beilariak
    hemen ziren biltzen.
    Gaur gu ere, Ama ona,
    zureganat heltzen.

  2. Ainitz gira zuri, Ama,
    fidantza emanik.
    Ezin erran zer ez dugun
    ukan zureganik.

  3. Zorigaitzez girelarik,
    hasten kalapitan,
    har gaitzazu eta goxa
    zure besoetan.

  4. Jesus Jauna, emaguzu
    zinezko fedea,
    bat eginik har dezagun
    zeruko bidea.

Aurreko abestia zaharra den bezala, hemengo hau aski berria da; urterik ez dakigu. Urtero-edo erromesaldia antolatu izan du Arantzazura Baionako elizbarrutiak. Horrelakorako konposaturiko kanta da hemengo hau nonbait. R. Idiart, apaiz, olerkari eta kanta-sortzailea, Azkainen jaio zen (1931-2009).


AAB: 168