Testua (errezitatua): Iñaki Beristain
Arantzazu musikaren mendeetan. 2. siglos XIX.-XX. mendeak (CDa eta liburuxka), Arantzazu, 2005, 30. or. eta 12. kanta
Organoko pieza: Gotzon Aulestia
Ametsaren bideetan
erromesak datoz.
Elizaren beso handiek
isilean besarkatzen dute
erromesaren otoitza
Eta otoitzaren kantu eta xuxurla
hemen gelditzen da betiko,
airearen hegaletan:
esperantzatik zintzilik
hitzik ezinda, isilik;
harri handien taupadaz,
negar gordeen baladaz.
Aurrekoa bezala, testu hau 2003ko Donostiako Musika-Hamabostaldirako Gotzon Aulestiak konposaturiko organo-piezaren laguntza poetikotzat idatzi zuen I. Beristainek. Testua bera ez dago musikatuta. Honetara dio Aulestiaren partitura liburuak: “Arantzazuri, Frantziskotarren V. Mendeurrenean, Donostiako 64. Hamabostaldiaren enkarguz, 2003”.
AusArt Records ekoiztetxeak grabatu zuen: Jose Manuel Azkue organo--jole, I. Beristain errezitatzaile.