Testua: Autore ezezaguna
REA/JK, 74. or.
Doinua: Ezezaguna

  1. Gipuzkoaren Herrizai nausi,
    Aita Santuak emanik,
    Arantzazuko Ama Birjina
    betiko degu, aurtendik.
    Horregatikan pozez beterik,
    beregana danok goazen
    fede beroaz bere oinetan
    gure jaiera agertzen.

  2. Goazen guztiok Mondraguetarrak,
    Aretxabaletakuak,
    Eskoriatza eta Gatzagar,
    Leintz auzo guztikoak;
    eska zaiogun zaindu dezala
    gure Gipuzkoa maitea,
    gorde dezala bertan garbiro
    guraso zaharren fedea.

  3. Berez fedeak dakar ondoren
    aurrerapena herrian,
    agintarien burubideak
    onera zuzendutzian.
    Gora Gipuzkoa gure herria!
    Gora Herrizai nausia!
    Ama Birjina Arantzazuko
    antxinako Andre Maria.

Azkeneko aldiz abestutzian jarraitzen da:

Gora Arantzazuko Andre Maria;
beti beti gora.


Kanta hau ere Arrasate eta inguruko herrietakoen 1918ko Arantzazuko erromesaldirako argitaratutako kanten esku-orrian dago.