Testua: Jose Matias Balerdi
Doinua: Lauko txikiarena (doinu jakinik gabe)
G2T, 52-53 or.

  1. Ama maite Mariak
    lagun eraginda,
    Arantzazun jendia
    ugari izan da.

    Kantartea

    Mariak giatuta
    badabil jendea,
    zuzen bilatuko du
    Zerura bidea.

  2. Peregrinazioko
    jende debotua,
    Arantzazun izan da
    txit ondo hartua.

  3. Birjina Ama Maria
    Arantzazukua,
    urte hontan izan da
    bai koroatua.

  4. Birjina koroatzen
    ikusteagatik,
    jendia etorri da
    leku askotatik.

  5. Gipuzkoa, Bizkaia
    eta Arabatik,
    Mariak izan ditu
    bisitak danetik.

  6. Probintzi euskaldunak
    ez galtziagatik,
    Maria Arantzazun
    hor dago gugatik.

  7. Denbora guztietan
    horren milagruak
    izan dira txit asko
    eta zabalduak.

  8. Hargatik obispo ta
    erlijiosuak,
    egin dituzte hemen
    aurten funtziuak.

  9. Euskaldunak izanik
    seme debotuak,
    Birjina honek ditu
    txit eskojituak.

  10. Birjina honen ondoren
    dabiltzan jendiak,
    anparaturik ditu
    bai karidadiak.

  11. 11Mariak Arantzazun
    poztu du jendia,
    beti defenditzeko
    Jaunaren Legia.

  12. Gure fedia egonik
    zerbait ilundua,
    Mariak utzi digu
    oso argitua.

  13. Birjinak zabaldu du
    ugari frutua,
    pekataria alaitu,
    indartu justua.

  14. Erakusteko gure
    poz eta atsegina,
    bisitatu zaitugu
    Maria Birjina.

  15. Guztiok egin degu
    asko ahalegina,
    Zu ondratziagatik,
    Zeruen Erregina.

  16. Asko sentitzen degu
    Zugandik joatia,
    eta ez genduke nahi
    desanparatzia!

  17. Gure izatia da
    Zu gabe tristia!
    Deseo degu, bada,
    berriz ikustia.

  18. Zu uztia Maria
    bihotzak ezin du!
    Har zazu, tori eta
    bedeinka gaitzazu.

  19. Zure bendiziuaz
    bagoaz etxera,
    etortzeko asmuan
    atzera honera.

  20. Zu bitartian guzaz
    ahaztuko ez zera,
    agur, Ama maitia,
    despeditzen gera.

  21. Agur zeruko Erregina,
    Jesusen Ama, agur,
    agur, Ama gurea,
    agur, agur, agur.

Jose Matias Balerdiren aurreko kantari egindako oharrak balio du honako ere. Aurrekoaren parekoa da zalantzarik gabe, azpitituluak adierazten duenez: aurrekoa Arantzazurakoan abestekoa zen bezala, hemengo hau etxera itzultzerakoan abestekoa.

Garbi dago taldean abestekoa dela, “Kantarte” eta guzti. Erromesentzako kanta da. Garai hartan oinez egin beharra zuten erromes-taldeek Oñatitik Arantzazurakoa eta Brinkolatik Arantzazurakoa behintzat. Seguruenik oinezko bidegintzan kantatzekoak ziren hemengo estrofak. Batek abestuko zituen horiek, eta taldeak “kantartea” errepikatu.

Lauko txikiaren hainbat doinu egokitu ahal zaie ahapaldiei, baina autoreak berak ez zuen doinu jakinik adierazi.