Testua: Salbatore Mitxelena
AEP-2, 137-138 eta 140 or.
Doinua: Herri-doinua (Mitxelenak moldatua)
Arantzazukoak, 22. kanta, 18. or.
AEP-2, 8. kanta, 249. or. // – AAB: 198 –
- Ermitatxo bat eidazu eta
nerea izango zera zu.
Zure eskaria, zure eskeinia
gaur gauez zertu nahi degu.
Gau-emaileak hura lortzera
penitentziz gatozkizu.
Asma dezagun ermitagintzan,
Ama, lagun egiguzu! - Damu dizugu hoben egina,
damu degu pekatua.
Barka zaiguzu Ama on horrek;
barka, Gurutziltzatua.
Begira hemen zuen herria
ahuspez belaunikatua.
Atozte, lagun, osa dezagun
zuen Pasio santua.
Kanta hau honetara eratua J. M. Ibarbiaren Arantzazukoak eskuzko kanta sortan aurkitu dut. Daitekeena da jatorriz S. Mitxelenak berak paratua izatea, baina ez zuen OKA liburuxkan sartu, agian bertako 5. kantak, “Ermitatxoa eidazu...” izenekoak darabilen gaiaren oso hurbilekoa duelako lehen ahapaldian –bigarrenekoa guztiz bestelakoa da–.
Dena dela, Mitxelenaren AEP-ko “Gau-bijilia” kapituluko bi ahapaldi horiek aukeratuta, idazleak berak iradokitutako doinua (AEP-2, 8 doinua, 249. or.) ipini zion Arantzazukoak sortaren paratzaileak.
Bi ahapaldien gai hain ezberdinengatik oso bitxia da testu hau, horrela batean hartuta; baina bilduma honetan sartu nahi izan dut, bertako bi ahapaldiak AEP-ko atal berekoak direnez, eta Arantzazukoak sortan batera jasoak.