Testua eta musika: Autore ezezaguna
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 25) // – AAB: 030 –
Arantzazutik degu
albiste berria,
koronatzen dutela
Birjina Maria,
Zeru eta lurretako
erregin haundia;
alaitu bedi, bada,
euskaldun herri guztia,
izan bedi poz eta alegria.
Bihotzak garbiturik,
Mariarengana
goazen eskintzera
lore eder bana.
Estrofa
Arantzazu gaineko
Jeriko arrosa,
amorez beterikan
Ama milagrosa,
pekatari gaisoen
uste eta poza,
nere espinu hori
bada ere hotza,
hartu ezazu, arren,
dedana bihotza.
Arantzazuko Musika Artxiboko partitura, eskuz idatzia (3 ahots eta organoa). Andre Maria koroatu zutenekoa da (1886); gertakari horixe aldarrikatzera dator. Latinezko azpititulua bitxi samarra da, ez bada kantaren doinuren bat adierazteko. Ez dakar olerkiaren eta musikaren autorearen berririk.