Testuaren autorea: Maximino Lizarralde (?)
Musika: Maximino Lizarralde
Eskuzko partitura bi (AranMusArtx, D 24) // – AAB: 102-103 –
Arantzazuko Ama Birjina,
aingeruen erregina,
Estibalizko gure Amaren
ekartzen degu moxu bat:
hartu, Ama, zuretzat da.
Estibalizko gure Amaren
ekartzen degu moxu bat.
Estrofa
Hemen gagoz, Maria,
gu pozez beterik,
hemen zure oinetan
zu maitetu [sic] nahirik.
Ai, ze poza! Guk bihotza
daukagu lehertu nahirik,
gure Ama on laztana
zariala jakinik.
Durangarra izanik jaiotzez, Gasteizko Orfeoiaren zuzendaria eta hiri bereko San Bizente elizako organo-jolea izan zen Maximino Lizarralde (1898-1994). Abestiaren testuaren lekukotasunik ematen ez duenez partiturak, konposatzailearena berarena izan daiteke agian: bizkaieraz dago behintzat. Arantzazuko Amaren eta Estibalizkoaren arteko elkartasuna kantatzen du abestiak. Seguruenik 1956an Estibalizko irudiak Arantzazukoari egin zion “bisitari” begira konposatu zuen Lizarraldek. Dena dela, Arantzazun bertan abestu izan dute, artxiboan aurki daitezkeen partitxela ugariek adierazten dutenez.