Testua: Autore ezezaguna
Doinua: Ezezaguna
REA/JK, 74. or.

  1. Nere poza, Arantzazuko Andre Maria,
    hau da nere zorion betea,
    Gipuzkoaren Zaitzaile maitea.

    Abestu eiogun danok Ama honi
    maitezko eresia.
    Hain da maitagarria!
    Kanturik gozuenak Berari.

  2. Begira arantza gainean
    artzaitxo bati zaio agertzen,
    Euskal Herriari
    maitasun bakea iragartzen.

    Abestu eiogun...

    Gloria Aitari, Gloria Semeari,
    Gloria Espiritu Santuari.

    Abestu eiogun...

Aurrekoak bezala, Arrasateko eta inguruko herrietako erromesaldirako esku-orrian ateratako kanta da. Doinuaren berririk ez du ematen; eta abesti-testuaren autorearen berririk ez dut aurkitu inon.