Testua: Salbatore Mitxelena
AEP-2, 72-73 or.
Doinua: A. Donostia: “Artzain gaztearen oihuak”
Arantzazukoak, 18. kanta. // – AAB: 251

  1. Kristau animak gora du lege;
    errekatxoak gainbehera...
    Euskaldun prankok igo behar du
    galtzara hontan aurrera,
    Birjina Amari eskerrak eman
    ta berriak eskatzera!
    Grazia pranko bai jetxiko 're
    errekatxoaz batera!

  2. Ez da bazterrik Euskal Herrian
    ez dunik honako berri.
    Nonahitik datoz euskal semeak
    Aloñaren gerriz gerri.
    Zazpi erkiok anai geranentz
    ez galde beste ezerri:
    Arantzazuko bideak daki
    herri bat dala Euskal Herri!

Arantzazuko Musika Artxiboko Arantzazukoak kanta sortako 18. abestia da hemengo hau. Garbi dago, partiturako hitzak eta Mitxelenaren Poema-ko “Pakea” kapituluko bi ahapaldi (72-73 or.) testu berbera direla. Baina partituran badira aldaera adierazgarri batzuk, uste izateko moduan, konposatzaileak ez zituela liburutik zuzenean jaso, edota AEP baino lehenagokoak direla partiturako ahapaldiak, eta gero Mitxelenak zerbait aldatu egin zituela liburuan jasotzean. Dena dela, partiturako testuan bestelako transkripzio-oker narbarmenak ere badira, kopia trakets bihurtzen dutenak. Horregatik AEP-ko testua ekarri dut zuzenean hona.

Arantzazukoak sortan ez dago doinuaren autore indikaziorik; baina AEP-n idatzita dago zein doinu erabili kanta horrentzat (ik. 65. or.).


AAB: 251