Testua eta musika: J. A. Etxeondo A.
Eskuzko partitura (Eresbil, E/ECH-14/R-01) // – AAB: 161

  1. Elur gainian ia hilian
    txoritxua dagonian,
    ni bezelaxe arkitutzen da
    nekiaren magalian.

  2. Bakar-bakarrik negarrez urtzen
    basamortuko hotzian,
    bildurrez estu noiz eroriko
    otsuen atzaparrian.

  3. Arantzazuko Ama maitia,
    gutzaz errukitu zaite;
    larros legunez gure malkuak
    lehortutzen hasi zaite.

  4. Udaberriko goiz eder batez
    Arantzazura bidian
    nere negarra poz bihurtu zan
    Amaren aldamenian.

  5. Nere bihotza zerutar ihintzez
    zuk igortzi zendunian,
    txori gaxua pozez piztu zan
    Arantzazuko kabian. 

Autorearen honako eskaintza eta data datoz partituraren azkenean: “Nere irakasle maite Zapirain'tar Joxe Mari'ri. 1949'ko mayatza'ren 13an. Vitoria'n”. Uste izatekoa da testuaren eta musikaren autorea berbera dela. Euskarazko terminologian oso garbizalea ageri da, kantaren banaketa-ahotsak izendatzekoan: ‘1.go Abetzoliak’, ‘2.garren Abetzoliak’, ‘Abespeitzak’, ‘Abesperenak’. Ez dut J. A. Etxeondo konposatzailearen berririk aurkitu; ez dator Fernando Abaunza Martinezen Diccionario de músicos vascos izendegi berrian ere (2017). Badirudi erlijioso apaiza dela, izen-abizenen atzeko ‘A.’ (Aita) ikusiz.


AAB: 161