Testua: Bitoriano Gandiaga
Doinua: Pello Zabala
B. Gandiaga, Frantziskotar Gorazarreak
Oñati: Arantzazu E.F., 2012, 74. eta 146. or. 
– AAB: 174

  1. Andre Mari elorriko,
    zaude gaur ere gurekin,
    gerran eta eskasian
    bizi baikara erremin;
    bakea eta ogia
    ditzagula elkarrekin.

  2. Hain itxi ta itsu baikaude,
    lagun iguzu zabaltzen
    bihotzak eta begiak,
    gure arteko borroken
    istilubide nahasiak
    ea ditugun konpontzen.

  3. Badakigu gorreriak
    zein joak aurkitzen garen,
    lukurreriak zein joak,
    zein zatikatuak gauden;
    iguzu elkar-laguntzan
    azkarragotu gaitezen.

  4. Elizari hats berria,
    herriari pizkundea,
    zure agerpenak onez
    jantzi zigun lurraldea,
    dena zenigun ekarri:
    ura, bakea, fedea.

  5. Aldaketen garaiotan
    gaurkotzen dezagun asma,
    argi ta indar gaitzazu,
    bizi berriaren Ama,
    onik goza ahal dezagun
    berrikundearen xarma.

  6. Garai bakoitzak arazo
    bere-bereak baititu,
    egungoak nahi ditugu
    konpondu ta egokitu.
    Iguzu gizatasunez
    elkar dezagun aditu.

  7. Aintza ongiaren eta
    bakearen Jainkoari,
    on guztien buruari;
    aintza Hirutasun Santu,
    bizitzaren sustapen ta
    pozaren argi goiari.

AAB: 174