Testua: Erraimunda Errenderia
Musika: Tomas Maria Elduaien
Martzelino Idoiaga, Arantzazuko Amari..., 24. kanta, 34. or.
– AAB: 061 –
Horra hor Arantzazu,
horra Ama garbia.
Horra begiz begira
gure zaindaria.
- Zure haurrok gabiltza
saminez beterik,
onbideko etsaiak
ezin menperaturik. - Zure laguntza gabe,
Ama, guk zer egin?
Zure bitartez Jaunak
har gaitza berekin.
Aurreko abesti-testua bezala, hemengo hau ere Erraimunda Errenderiarena dela uste izatekoa da, nahiz eta ez dudan horretarako zuzeneko datu zehatzik. Aurrekoaren lelo edo sarrera berbera du; estrofak ezberdinak ditu, hori bai, neurriz ere ezberdinak. Aurrekoarentzat bezala beste konposizio bat egin zuen Elduaienek honako olerki laburrarentzat (ahots 1 eta org.). Idoiagak musikariaren izena bakarrik ematen du bere kopian.
Ez dut aurkitu inon argitaratuta, ez testua eta ez partitura. Martzelino Idoiaga Arantzazuko organistak bere Arantzazuko Amari koadernoan egindako eskuzko kopiatik ezagutzen dugu.