Testua: Salbatore Mitxelena
Arantzazu, XXIX, 1949, 299. zenb., 36-37 or.; OKA-1969, 39-41 or.
Doinua: Herri-doinua (Mitxelenak moldatua)
OKA-1969, 18. kanta, 39. or. // – AAB: 164, 230, 273

 

 

Arantzazu aldizkaria (1949) Ogei Kanta Arantzazuko (1952)
1 Hamaika mila gizon
zitula berekin,
Rodil han irauli zan
behingoan Oñatin.
Jeneral gogorra zan
bere ustez behinik behin,
oilo hutsa izan arren
neurtzeko inorekin.
1 Hamaika mila gizon
zitula berekin,
Rodil han irauli zan
behingoan Oñatin.
Jeneral gogorra zan
bere ustez, behinik behin
oilo hutsa izan arren
neurtzeko inorekin.
2 Oiloa gerran eta
agintzen kirtena,
ezin makurragoa
eman zun ordena:
“Erre egin behar zala
Arantzazu dena,
ezer barkatu gabe,
ahalik laisterrena”.
2 Oiloa gerran eta
agintzen kirtena,
ezin makurragoa
eman zun ordena:
“Erre egin behar zala
Arantzazu dena,
ezer barkatu gabe,
ahalik laisterrena”.
3 Lege zitalagorik
ta doilorragorik
nekez irten ziteken
inoren ahotik.
A ze kontu zorrotza
honezkero, horratik,
bihur beharko zion
Jaunari hargatik!
3 Lege zitalagorik
ta doilorragorik
nekez irten ziteken
inoren ahotik.
A ze kontu zorrotza
honezkero, horratik,
bihur beharko zion
Jaunari hargatik!
4 Hirurehun gizonezko
liberal-taldea
presta zan igotzeko
Aloña alde(r)a.
Ikus orduko haien
birau ta lerdea,
zer asmo zeramaten
sobra zan galdea.
4 Hirurehun gizonezko
liberal-taldea
presta zan igotzeko
Aloña alde(r)a.
Ikus orduko haien
birau ta lerdea,
zer asmo zeramaten
sobra zan galdea.
5 Mila zortziehun eta
hogeita hamalaua.
Ta dagonilak heme-
zortzigarren gaua.
Bela beltzai utzirik
jo dezaten kua-kua,
hobe genu, ahal balitz,
ixildu lotsa hu(r)a.
5 Mila zortziehun eta
hogeita hamalaua.
Ta dagonilak heme-
zortzigarren gaua.
Bela beltzai utzirik
jo dezaten kua-kua,
hobe genu, ahal balitz,
ixildu lotsa hu(r)a.
6 Goizeko ordu batetan
tiro bat jaurti zan.
Arantzazu osoa
dardaraz jarri zan.
Ezaugarri zutenez,
han abitu ziran
erregarriz bustitzen
eliz jira-biran.
6 Goizeko ordu batetan
tiro bat jaurti zan.
Arantzazu osoa
dardaraz jarri zan.
Ezaugarri zutenez,
han abitu ziran
erregarriz bustitzen
eliz jira-biran.
7 Praile ta Imajina,
Rodilen aginduz,
Oñatira eraman
zituzten katiguz,
baioneta artean
lapur batzun tajuz,
euri-jasa azpian,
izuaren izuz.
7 Praile ta Imajina,
Rodilen aginduz,
Oñatira eraman
zituzten katiguz,
baioneta artean
lapur batzun tajuz,
euri-jasa azpian,
izuaren izuz.
8 Andra Mari gaixoa,
gaizkin bat baitzina,
tronutik jaurtitako
gure Erregina!
Nola etsitzen dezu
holako destaina,
gailendu gabetanik
Rodilen iraina?
8 Andra Mari gaixoa,
gaizkin bat baitzina,
tronutik jaurtitako
gure Erregina!
Nola etsitzen dezu
holako destaina,
gailendu gabetanik
Rodilen iraina?
9

Goizeko lauetako,
komentu ta eliz,
dana su ta gar zegon
zalaparta biziz,
txinparta-soinu izua
noranahi zabaliz,
Aizkorri zerra argituz
gorriaren gorriz.

9 Goizeko lauetako,
komentu ta eliz,
dana su ta gar zegon
zalaparta biziz,
txinparta-soinu izua
noranahi zabaliz,
Aizkorri zerra argituz
gorriaren gorriz.
10 A ze San Joan-sua
gau haren erdian,
euskal leinargiaren
azken oparian!
Arantzazu ezezik,
guda haren azpian
gure Herria ere han
jausten hasi baitzen.
   
11 Horma, koru ta aldare,
urre ta argiontzi,
makulu ta apainduri,
liburu ta idatzi...
suaren jan-beharrak
dana zun irentsi;
edota maldan behera
amildu ta hautsi.
10 Horma, koru ta aldare,
urre ta argiontzi,
makulu ta apainduri,
liburu ta idatzi...
suaren jan-beharrak
dana zun irentsi;
edota maldan behera
amildu ta hautsi.
12 Ez dana; bazan zerbait
artean txit lerden,
hondakinen artetik
adio esaten.
Torre-punta bakarrik
zutik gelditu zen,
etzatera zijoan
Eguzki lehenaren
aintzazko azken printzak
tentetuz edaten.
11 Ez dana; bazan zerbait
artean txit lerden.
Torre-punta bakarrik
zutik gelditu zen,
etzatera zijoan
Eguzki zaharraren
aintzazko azken printzak
tentetuz edaten.
13 Oñatiar zintzoak
jakinda agur
o
sua itzaldu nahirik
heldu ziraneko,
dana galdua zegon,
erreta zeharo,
egur ta harri lurrean
ke beltza jario.
   
14 Halako salkeria
ezin eramanik
negar egin omen zun
Zumalakarregik.
Ta haren begi ta bihotz
ondrauetatik,
Baionatik Bilbora
negar Euskal Herrik!
12 Halako salkeria
ezin eramanik
negar egin omen zun
Zumalakarregik.
Ta haren begi ta bihotz
ondrauetatik,
Baionatik Bilbora
negar Euskal Herrik!
15 Ta haren begi ta bihotz (1)
ondrauetatik,
mugatikan mugara
negar Euskal Herrik!
   
 


(Arantzazu aldizkarian ez dago)

13 Gure Euskal Herrri eta
gure Arantzazu:
suerte berak behin beti
zinuzten uztartu.
Lau mendeko haundiak
batean laztandu;
ta orain etsai berak
azkenik hondatu.
   

(Arantzazu aldizkarian ez dago)
14 Gora ta txalo bioi
alkarren parean,
erori baitzinaten,
bizi hainbestean:
dinki, zintzo ta haundi
alkartasunean,
asmorik jatorrenen
aldare berean!
16 Praile gizarajoak
katigu-modura,
Bitoritik haruntza
Espaini barrura...
Ta Andra Mari gaixoa?
Bidaurretan hura,
itzultzerikan gabe
tronu kiskaldura.
15 Praile gizarajoak
katigu-modura,
Bitoritik haruntza
Espaini barrura.
Ta Andra Mari gaixoa?
Bidaurretan hura,
itxultzerikan gabe
tronu kiskaldura.
17 Ez Ama ta ez praile,
ez otoitz, ez kantu,
harri-pilo bat baizik
ez zan Arantzazu.
Lau gizaldin haundia,
horra dana galdu.
Galdu dei hura ere:
“Ermita eidazu...”
16 Ez Ama ta ez praile,
ez otoitz, ez kantu,
harri-pilo bat baizik
ez zan Arantzazu.
Lau gizaldin haundia,
horra dana galdu.
Galdu dei hura ere:
“Ermita eidazu...”.
18 Zegamarrak bakarrik
urteroko legez
jarraiko zuten hara
igotzen erromes.
Nahiz eta Ama Birjina
han bertan egon ez,
–euskal sinismenaren
ordez eta izenez–
fede eman ohi zioten:
Baietz eta baietz.
   
19 Bainan, ai!, galbururik
ez dizu galtzuak.
Ze lore eman dezake
udazken antzuak?
Gerrate ondorengo
Euskal Herri hiltsuak
nondik osa antzinako
eliz ospatsua?
   
20 Ilunabar beltzena
Aizkorri gainbehera
jausi zan Arantzazu
dana estaltzera.
Eliz, jaiera ta aintza
erabat lurrera...
Lurrera, haundi izan arren
oroitzapen bera!
   
21 Puxketaka bat hemen
ta gero bestea han,
jasoko zan berriro
ahal zan hainbestean.
Birjina ta praile ere
itzuliko... Bainan
zer zan Arantzazu hura
lehenaren aldean?
   
22 Harrezkero zatozen
erromes gaurkoa:
ez uste Arantzazu hau
dezula lehengoa.
Hargandik sortutako
kimu apaltxoa,
besterikan ez dezu
orain honakoa.
17 Harrezkero zatozen
erromes gaurkoa:
ez uste Arantzazu hau
dezula lehengoa.
Hargandik sortutako
kimu apaltxoa,
besterikan ez dezu
orain honakoa.
23 Ilunak ta ezjakinak
dana zun itzaldu:
gau-bijili, kofradi,
elezahar ta kantu.
Bizkai, Napar, Lapurdi
“beren” Ama ahaztu...
Rodilek su emanda
dana, dana galdu!
   
24 ...Torre-punta bakarrik
gelditu zan lerden,
hondakinen artetik
adio esaten,
etzatera zijoan
eguzki zaharraren
aintzazko azken printzak
tentetuz edaten.
18 ...Torre-punta bakarrik
gelditu zan lerden,
hondakinen artetik
adio esaten,
etzatera zijoan
eguzki zaharraren
aintzazko azken printzak
tentetuz edaten.

Kanta dramatikoaren aireko sorta hau 1949an argitaratu zuen lehenbizikoz Mitxelenak Arantzazu aldizkarian (XXIX, 1949, 299. zenb., 36-37 or.), doinu eta guzti. 24 bertso zituen. OKA-n jasotzean, aldaketa handiak eta ugari egin zizkion Mitxelenak: zortzi bertso baztertuz, eta bi berri gehituz ere bai: 18 bertsoko sorta atera zitzaion OKA-n.

Hemen bi iturrietakoak bateratu egin ditut (26 bertso), ortografiaren aldetik biak eguneratuz. Eta horrela osaturiko sail osoa bi zutabetan jarri dut. Ezkerreko zutabean aldizkarikoa: OKA-n ere badauden bertsoak zutikako letraz idatzita doaz bertan, eta aldizkarian bakarrik aurkitzen direnak etzanik.

“Eusko gudariak” kantarena da doinua, Mitxelenak moldatua. Badu Manolo Urbietak gaztetan egindako harmonizazioa ere, 4 ahotsetara kantatzekoa (AAB: 164). Era berean, Martzelino Idoiagak organoko laguntza gaineratu zion OKA-ko melodiari (AAB: 273).


AAB: 164

AAB: 230

AAB: 273